Intel Xeon
Intel Xeon edo soilik Xeon Intel mikroprozesagailu familia bat da, PC eta Macintosh zerbitzarientzat. Lehen Xeon prozesagailua 1998an agertu zen Pentium II Xeon izenarekin.
Pentium II Xeonek 440 GX zein 450 NX txipsetak erabiltzen zituen. 2000n, Pentium II Xeon Pentium III Xeongatik aldatua izan zen.
2001ean, Pentium III Xeon Intel Xeon prozesagailuagatik aldatu zen. Xeona Intelen NetBurst arkitekturan oinarritua dago eta Pentium 4 CPUaren antzekoa da.
2002an, Intelek Xeon familiara Xeon MP prozesagailua gehitu zuen, Hyper-Threading teknologia NetBurstekin konbinatzen zuena. Bere txipsetek socket 603a erabiltzen zuten eta GC-LE bertsioak ditu (2 prozesagailu, memoria noranzgarriko 16 gibibyte) eta GC-HE bertsioak (4 prozesagailu edo gehiago, 64 gibibyte noranzgarri), guztiak 400 megahertzioko bus bat erabiliz.
Idazlekuko PC prozesagailuen Intelen x86/IA-32 familia estandarra bezala, Xeon prozesagailu taldea 32 bitekoa zen, ondoren 64 biteko AMD 64 teknologian oinarritutako bertsioak agertuz, Xeon Nocona kasu. Eta beranduago, idazleku prozesagailuen bertsioa teknologia honekin, EM64Tak.
2004ko maiatzak 9an, Intelek, etorkizuneko Xeon prozesagailuak konpainiako Pentium M arkitekturan oinarrituta egongo zirela iragarri zuen. Bitxia bada ere, Pentium Ma, neurri handi batean Pentium IIIaren arkitekturan oinarritua dago, eta, beraz, Xeon "berria" Pentium III Xeonaren antzerakoagoa izan liteke NetBursten oinarritutako Xeonak baino.
2006ko ekainak 26an Intelek belaunaldi berria iragarri zuen: Xeon Dual Core, Xeon nukleo bikoitzeko teknologiarekin. Intelek prozesagailu berri honek watteko %80 errendimendu handiagoa lehiakideek baino %60 azkarrago ematen duela dio. Gainera, belaunaldi berriak Intel Xeon prozesagailuan oinarritutako zerbitzagailuen aurreko belaunaldiaren errendimendu bikoitza baino gehiago ematen du, 32 eta 64 biteko aplikazioak exekutatzeko gai dena.
Prozesagailu hau biziki gogokoago dute ordenagailu bideo-jokoetako jokalariek. Intel oso kritikatua izan zen arrazoi honegatik. Era berean, azken prozesagailu honek Power PC zaharra ordeztu zuen MacPro lan estazioetan eta Applen XServe zerbitzagailuetan Power PCtik x86rako trantsizioa egin zenean, bere eraginkortasuna EFI abiatze teknologiarekin hobetuz.