Inmarsat lur, aire eta itsasoz komunikatzeko satelite-sistema kudeatzen duen nazioarteko erakundea da, egoitza Londresen duena. Helburutzat bakea zuela sortu zen, eta 1979an hasi zen lanean, mundu osoan satelite bidezko merkataritza-garraioetan komunikazioa emateko. Ondoren, 1985 eta 1988 artean, komunikazio aeronautikoetara eta lurrekoetara hedatu zuen bere jarduna. 1995ean 78 estatu kide ziren.

Inmarsat
Inmarsat glass building, City Road, London - geograph.org.uk - 138862.jpg
Datuak
Motanegozioa, enpresa, public limited company (en) Itzuli eta nazioarteko erakundea
Jarduera sektoreatelecommunications industry (en) Itzuli, mobile phone industry (en) Itzuli eta satellite communication (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua
Jarduera
Honen parteFTSE 100
Eskumendekoak
Enplegatuak596 (2013)
Agintea
LehendakariaAndrew Sukawaty (en) Itzuli
Zuzendari exekutiboaRajeev Suri (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formapublic limited company (en) Itzuli
Ekonomia
Diru-sarrerak1.285.900.000 US$ (2014)
Irabazi garbia341.100.000 US$
Ustiapen-mozkina409.300.000 US$
Balore-burtsaLondresko burtsa
Historia
Sorrera1979
Jasotako sariak
MacRobert Award  (2010)
Webgune ofiziala
Twitter: inmarsatglobal Youtube: UCEpQ7QTm2MQuywKJ1utLy7A Edit the value on Wikidata

Inmarsat sateliteen eta Europako Espazio Agentziari alokatutako beste satelite batzuei esker, erakundeak zerbitzu ugari eskaintzen ditu: telefonoa, telexa, faxa, posta elektronikoa, kokalekuari eta egoerari buruzko informazio automatikoa lur eta aireko garraiobideetarako, eta segurtasunerako eta sorospenerako zerbitzuak. 1992an lurreko 25.000 erabiltzaile baino gehiago zituen. Sarea eguneko 24 orduetan kontrolatzen dute. Kide diren estatuak bi urtetik behin biltzen dira batzar nagusian, egindako lanak ikuskatzeko, helburuak erabakitzeko eta kontseiluari aholkuak emateko. Kontseilua gutxienez urtean hirutan biltzen da, eta inbertsio handiena egin duten 18 herrialdeez eta garapen bidean daudenen interesak defendatzen dituzten beste lau herrialdeez dago osaturik. Haren eguneroko lana ikuskatzen duen administrazio-organoa, azkenik, direktorioa da.

Kanpo estekakAldatu

ErreferentziakAldatu