Infiestoko gertaerak Asturiasko Infiesto herrian (Piloña), Borboien berrezarkuntzaren garaian, 1903ko apirilaren 30ean, Guardia Zibilak eragin zuen sarraskiaren izena da.

Francisco Silvelaren karikatura honetan garaiko errepresioa azaltzen da, tartean, Infiestoko gertaerak.

Aurrekariak aldatu

1903ko Espainiako Hauteskunde Orokorretan, Alderdi Liberal-Kontserbadorearen José Ramón Gómez Arroyo kanditatoa aukeratua atera zen; kandidato honek probintziako kazikea zen Alejandro Pidalen laguntza zuen, Alderdi Liberal Fusionistaren kandidatoaren kaltetan, Manuel Uría. Prozesu osoan iruzurren susmoak oso zabalduak izan ziren.

Gertaerak aldatu

Gertaeren aurrean kalean protesta ugari eman ziren. Emaitzak eman aurretik, Guardia Zibilak herria hartuta zuen eta manifestarien aurka tiroka hasi ziren. Erasoetan 11 nekazari hil zituzten, horietatik 3 emakume, eta 50 pertsona gehiago zauritu zituzten. Erasoaren aurretik guardia zibilek ez zuten inongo abisurik eman nahi eta gero erasotuak izan zirela esan. Errepresioa ez zen horretan gelditu: hurrengo egunean Uriaren lagun asko atxilotuak izan ziren, tartean Juan Uría, kandidatoaren anaia eta Oviedoko alkatea. Atxiloketen aitzakia: errebolta akuilatzea.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu