Inchcolmeko abadia (ingelesez: Inchcolm Abbey) Eskoziako Inchcolm uharteko abadia agustindarra da. A mailako eraikina izendaturik dago.

Inchcolmeko abadia
Inchcolm Abbey
Inchcolm, Abbey, hermit's cell, First World War and Second World War defences
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaFife
Koordenatuak56°01′48″N 3°18′06″W / 56.0300113°N 3.301707°W / 56.0300113; -3.301707
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Dunkeld (en) Itzuli
Arkitektura
Ondarea
SM90166 eta LB3573

Historia aldatu

XII mendearen hasieran eliza agustindar bat eraiki zen Inchcolm uhartean. Kondairak dioenez 1123an Alexandro I.a Eskoziakoaren itsasuntzia urperatu eta erregea bertara iritsi zen eta erromes baten txabolan hartu zuen ostatu.

1235ean abadia bihurtu zen eta 1296an ingelesek eraso egin zioten arren aurrera jarraitu zuen. 1560ko Eskoziako Erlijio Erreformaren ondoren bertan behera utzia izan zen. Dena dela toki estrategikoan dagoenez Fortheko fiordoan babeserako eraikin gisa erabili izan da hainbat aldiz.

Deskribapena aldatu

Eskoziako monasterioen artean egitura gehien egoera onean mantentzen dituena da. Klaustroak, kapera, beroketa gela eta errefektorioa osorik daude esate baterako. Egoera eskasenean eliza bera dago.

Inchcolm Antiphoner aldatu

Adadetxeko altxor aipagarriena da, zeltiar kristatutasunaren kantuliburua da. San Kolunbaren omenezko kanta ugari daude bertan.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu