Ireki menu nagusia

Alexandro I.a Eskoziakoa

Alexandro I.a Eskoziakoa, (Eskoziako gaeleraz: Alasdair mac Mhaol Chaluim), ezizenez Probus, hots, "Ausarta" (1078, Eskozia - 1124, Stirling, Eskozia) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen, garai hartan Alba erresuma izenaz ezagutzen zena.

Alexandro I.a Eskoziakoa
Alexander I (Alba) i.JPG
monarka

1107ko urtarrilaren 8a - 1124ko apirilaren 23a
Edgar Eskoziakoa - David I.a
Eskoziako erregea

1107ko urtarrilaren 8a - 1124ko apirilaren 23a
Edgar Eskoziakoa - David I.a
errege

Bizitza
Jaiotza Dunfermline, 1078 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Eskoziako Erresuma
Heriotza Stirlingeko gaztelua1124ko apirilaren 23a (egutegi gregorianoa) (45/46 urte)
Hobiratze lekua Dunfermlineko abadia
Familia
Aita Malcolm III.a Eskoziakoa
Ama Santa Margarita Eskoziakoa
Ezkontidea(k) Sybilla of Normandy Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Dunkeld etxea
Jarduerak
Jarduerak politikaria

BiografiaAldatu

Malcolm III.a eta Margarita Wessexkoaren bosgarren semea zen, Edgar Eskoziakoaren anaia. 1107an anaia ondorengorik gabe hil zenean Eskoziako erregetza hartu zuen baina Edgarrekin eta Henrike I.a Ingalaterrakoarekin (hau ere beraien koinatua) adostu zuen anaia Dabidek infantazgo bat izango zuela bere kargu Eskozia hegoaldean, aintzinako Strathclydeko erresumaren inguruan.

1113an Henry I.ak babestuta Dabidek lurrak eskuratu zituen tropa anglo-normandiarrak erabiliz. 1114an Alexandrok Gales inbaditzeko kanpainan laguntza eman zion Henryri eta ordainetan honen sasiko-alabarekin ezkontzeko baimena eman zion, Sibila Normandiakoa. Sibila 1122an hil zen haurrik izan gabe, baina Alexandrok izan zuen sasiko seme bat, inoiz errege bihurtuko ez zena.

Alexandro erlijiozalea izan zen, bere anaia Edgar eta Dabid bezala, eta hainbat abadia eraiki zituen, Sconeko eta Inchcolmeko abadiak esate baterako. Beste aldetik Macbethen familiak kontrolatzen zuen Moray eraso zuen gogorki.

1124an hil zen Stirlingeko gazteluan eta Dabid anaia bihurtu zen errege.


Aurrekoa
Edgar Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregea
11071124
Ondorengoa
Dabid I.a Eskoziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandro I.a Eskoziakoa