Inés Luisi

Uruguaiko mediku zirujaua

Inés Luisi (Paysandú, Uruguai, XIX. mendea -1965) Uruguaiko mediku zirujaua eta Montevideoko Emakumeen Unibertsitateko dekanoa izan zen.

Inés Luisi
Bizitza
JaiotzaPaysandú (en) Itzuli, XIX. mendea
Herrialdea Uruguai
Heriotza1965 ( urte)
Familia
AitaÁngel Luisi Pisano
AmaMaría Teresa Josefina Janicki
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua

Biografia aldatu

Bere gurasoak María Teresa Josefina Janicki eta Ángel Luisi izan ziren, Europatik etorri ondoren, Argentinan denbora bat eman eta Paysandú-n bizitzen jarri zirenak. Inés Paysandú-n jaio zen, bere seme-alaben heziketan sinesten zuen familia batean, eta hala erakutsi zuen haietako bakoitzaren prestakuntzak, batez ere lau alabek. Bere ahizpak izan ziren Paulina Luisi, medikua bera ere, eta diziplina horretan lehena, Luisa Luisi, idazle eta hezitzailea, eta Clotilde Luisi, herrialdean graduatu zen lehen abokatua.[1]

1917an Montevideoko Fakultatean graduatu zen, eta 1923 eta 1928 bitartean Emakumeentzako Unibertsitatean irakasle eta gero dekano izan zen.[2]

Asistentzia Publiko Nazionaleko hainbat sailetako buruzagitza-karguak bete zituen, Klinika Medikoko buru gisa.[3]

Medikuntza Fakultatean azterketa-epaimahaia osatu zuen lehen emakumea izan zen.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Flor, Octavia. (2020-11-10). «Las hermanas Luisi, primeras universitarias uruguayas y pioneras del feminismo» Harta (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
  2. a b Arturo Scarone (1885-1958). (1937). Arturo Scarone 1937 Uruguayos Contemporaneos. (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).
  3. Rizzi, Milton. (2013). «La mujer en medicina en el Uruguay: Médicas en Uruguay 1908-1953. SMU.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu