Illeta
Artikulu hau Francisco Escuderoren oratorioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hileta».
Illeta | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1952 |
Estreinaldi-data | 1955eko urtarrilaren 12a |
Izenburua | Illeta |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ekoizpen lekua | Zarautz |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | oratorioa |
Hizkuntza | euskara |
Iraupena | 60 minutu |
Hitzak | Jose Mari Agirre |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Francisco Escudero |
Illeta Francisco Escuderoren oratorio elegiakoa da, Xabier Lizardiren Biotzean min dut olerkian oinarritua, 1952an moldatua eta 1955ean estreinatua. Escuderoren konposizioen katalogoan 19. zenbakia du[1]. XX. mende hasierako Euskal Herriko hileta tradizional batean oinarritzen da argumentua[2].
Historia
aldatuOratorioa sortu zuen garaian, Escudero Zarautzen bizi zen, Xabier Lizardiren jaioterrian, eta bere olerkia aukeratu zuen oratoriorako testu gisa, euskaraz ez zekien arren[3]. Euskal izaeraren eta euskal kulturaren ezaugarri den heriotzaren pertzepzioaren hainbat adierazpen erakutsi zituen[4]. Herri doinuak[4][5] (Ahaire zahar huntan abestia, esaterako)[6] eta kantu gregorianoaren elementuak[4] erabili zituen oratorioan.
Estreinaldia 1955eko urtarrilaren 12an izan zen Bilboko Buenos Aires antzokian[1].
Egitura
aldatuBost zati ditu oratorioak:
№ | Euskarazko izena[7] | Gaztelaniazko izena[1] |
---|---|---|
1. | Guabela | Velatorio |
2. | Eliza bidean | Camino de la Iglesia |
3. | Illeta | En la Iglesia |
4. | Kanposantu bidean | Camino del Cementerio |
5. | Eorzketa eta azken agurra | Sepelio y adiós final |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Larrinaga Cuadra, Itziar. (2013). Francisco Escudero. Catálogo razonado de obras. Errenteria: Eresbil, 82 or. ISBN 978-84-616-4519-0..
- ↑ Evocación en Icíar: preludio matinal. Tritó, 6 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Escudero» Historia de la sinfonia (Noiz kontsultatua: 2023-07-26).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Gorostiza, Santiago. «Francisco Escudero (1913–2002)» Naxos (Noiz kontsultatua: 2023-07-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) S. Villasol, Jesus. «Reposicion del oratorio 'Illeta', de Francisco Escudero» El País 1983-10-20 (Noiz kontsultatua: 2023-07-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Larrinaga Cuadra, Itziar. (2013). Francisco Escudero. Catálogo razonado de obras. Errenteria: Eresbil, 84-85 or. ISBN 978-84-616-4519-0..
- ↑ Escudero, Francisco. Illeta. Naxos (argitaratze data: 2005-03-01) (Noiz kontsultatua: 2023-07-26).