Ilargietan peritu (gaztelaniaz: Perito en lunas) Miguel Hernández idazle espainiarraren lehen poesia liburua izan zen. 1933an plazaratu zuen eta poetaren garai neogongorianoaren barruan kokatu behar da, hau da, Luis de Góngora poeta kulteranoaren estiloa berreskuratzen zuen garaian.

Ilargietan peritu
Jatorria
Egilea(k)Miguel Hernández
Argitaratze-data1933
IzenburuaPerito en lunas
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ekoizpen lekuaMurtzia
ArgitaletxeaLa Verdad (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoaolerkigintza
Hizkuntzagaztelania

Historia aldatu

1933an plazaratuta, hitzaurrea Ramón Sijék, poetaren lagun minak idatzi zuen. Miguel Hernándezek lan hau prestatu zuen Madrilerako egindako bidaia baten ondoren, 1931ko abenduaren 31 eta 1932ko maiatzaren 15 artean. Bidaia horretan 27ko Belaunaldiaren lanak ezagutu zituen, urte horietan Gongoraren irizpideetan. Garai horretan ere surrealismoa bizi bizian zebilen Madrilen baina Hernandezek 1934 arte ez zuen mugimendu horren teoria jasoko, Vicente Aleixandre eta Pablo Neruda ezagutu arte, alegia. Dena dela, espezialista batzuek liburu honetan eragin surrealista ere aurkitu nahi izan dute, bereziki aipamen sexualetan.

Egitura aldatu

Ilargietan peritu 42 poema ditu. Estiloa, Gongoraren araberakoa, oso iluna eta zaila da. Egileak hizkuntzaren erabilera handia eta irudikatzailea erakutsi zuen. Gaiak eguneroko elementu eta objektuak dira, Hernándezen eskutik objektu artistikoak bilakatuta. Aukeratutako ahapaldi mota zortzidun erreala da, justu Gongorak Fábula de Polifemo y Galatea poeman erabili zuena.

Euskarazko bertsioa aldatu

Susa argitaletxeak bere Munduko poesia kaierak bildumaren seigarren zenbakian, 2014an, liburu honen poema batzuk kaleratu zituen. Obra osoa ez dago euskaratuta. Poema horien itzulpena Josu Landak egin zuen.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu