Il trittico
Il trittico (euskaraz: «triptikoa») Giacomo Puccini musikagilearen ekitaldi bakarreko hiru operen bilduma da. Hiru operak Il tabarro, Suor Angelica eta Gianni Schicchi dira. Lana New Yorkeko Metropolitan Opera Housen estreinatu zuten 1918ko abenduaren 14an. Trilogia honen zati bakoitzak Dante Alighieriren «Jainkotiar komedia»ren hirurekin bat etorri nahi zuen: «Infernua» (Il tabarro), «Purgatorioa» (Suor Angelica) eta «Zerua» (Gianni Schicchi), eta Puccinik ez zuen nahi bakoitza bere aldetik antzeztea.
Il trittico | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1918 |
Estreinaldi-data | 1918ko abenduaren 14a |
Izenburua | Il trittico |
Jatorrizko herrialdea | Italia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | italiera |
Zatiak | 3 opera |
Libretista | Giuseppe Adami |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Giacomo Puccini |
Puccinik bere obra Amerikan antzeztarazi nahi izan zuen, Europan gerrarako arriskua zegoelako. Ozeanoa zeharkatzera ausartzen ez zenez, ikusi ez zuen estreinaldi bakanetakoa da. Triptikoaren kritikak mistoak ziren; kritikari gehienak ados zeuden Gianni Schicchi hiru operetatik onena zela.[1] Gianni Schicchiri harrera ona egin zioten ikusleek. Beste biak zenbait urteren ondoren estimatu zituzten.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Wilson, Alexandra. (2007). The Puccini Problem. Cambridge University Press, 178 or. ISBN 0-521-85688-4..