Ikus-entzunezko errealizazioa

Errealizazioa ikus-entzunezko produktu bat sortzeko prozesua da. Garapen prozesutik banaketa prozesura bitartekoa.


Errealizazioak bere gain hartzen du erabakiak hartzea. Maila artistikoan eta produktiboan. Muga bakarra du: beharrezkoa da baliabide teknikoak erabilgarri edukitzea programazio eskakizunetarako.  Produkzio handien kasuan, tartean sartuta dauden enpresek produktua sortzen dutenen ideologia edo editoriala mugatzen dute. Produktu mota alde batera utzita, orokorrean, errealizazio prozesu batek hurrengo etapak izan ohi ditu.

Garapena aldatu

Hiru etapa barnebiltzen ditu. Hasteko, ideia eta gidoiaren tratamenduaren lanketa. Bigarrenik, inbertitzaileen bilaketa eta azkenik kontratazioa.

Aurreprodukzioa aldatu

Produkzio prozesuaren fase garrantzitsuena da aurreprodukzioa. Hala ere, hurrengo prozesuaren guztiz independentea da, produkzioarena hain zuzen.


Prozesuak zera barnebiltzen du, idea jaiotzen denetik grabazioa hasten den unera arte. Esfortzu produktibo handiena fase honetan izaten da. Egin behar hauek izaten dira:


1.     Gidoi teknikoaren zuzenketa eta gainbegiraketa. Ondoren, talde tekniko eta artistikoari kopiak banatuko zaizkio. Baita informazio hori beharrezkoa zaioen edonori ere.

2.     Gidoi grafikoa sortzea. Honek gida gisa balio du produkzioaren estrukturarako, grabatu baino lehen.

3.     Grabaketak izango diren lekuaren aukeraketa (gidoi tekniko eta grafikoaren arginideen arabera, produkzio taldeak erabakiko du zein lekutan izango den).

4.     Filmazioaren bitarteko eta ondorengo balizko arazoak saihesteko, baimenen tramitazioak egitea. Adibidez, eszenatokiak edo lekuak erabiltzeko baimenak, copyrighta duten pieza musikalak erabiltzeko baimenak, eta abar.)

5.     Talde tekniko eta artistikoaren kontratazioa. Baita edizio, jantzi edo makillajearenak ere.


Bestetik, produkzio eta errealizazio taldeak zerrenda prestatu beharko dituzte atrezorako. Bertan agertuko dira esaterako, grabaketarako beharrezko pertsonak, materialak eta bitartekoak. Behin hori eginda, lan plangintza bat egitea da hurrena. Bertan programaturik geratuko dira egunez egun egin beharreko ekintzak.

Gidoi literarioa aldatu

Lanerako lehen elementua da, zer jazo den, nola ikusiko den, nola adieraziko den eta zer entzungo den ageri baita. Beraz, gidoian bertan irakurriko denak nahiko era argian adieraziko du zer forma izango duen ikus-entzunezko narrazioak.

Gidoi literarioak forma ematen dio argumentuari, filmatuko denaren edukia eta estetika eraikitzen baititu. Honen bitartez hasi daiteke antolatzen aurreprodukzioaren fasea. Sekuentziaka eraiki ohi da, halabeharrez zenbakituak eta kronologikoki antolatuak.

Sekuentzia bakoitzaren hasieran agertuko da non gertatuko den ekintza, barnean ala kanpoan. Eguneko zein momentutan gertatuko den; goizean, eguerdian, arratsaldean edo gauean. Sekuentzia bakoitzean definitu beharko da zer gertatzen den eta zer entzungo den. Informazio hau era anitzetan aurkez daiteke. Asko dira gidoi baten bidez istorio bat azaltzea ahalbidetzen duten idazteko erak.   Batzuetan, oso zehatzak dira planoen deskribapenak. Besteetan, askoz gehiago zehazten da ekintza bera nolakoa izango den eta deskribatzen direnak xehetasun espazialak dira.  

Kasuak kasu, narrazioak istorio hori imagitzatzen lagundu behar du irudi eta soinuen bitartez.

Gidoi teknikoa aldatu

Gidoi teknikoa gidoi literarioan oinarrituta egiten da. Irudien eta soinuen idatzizko transkripzioa da. Hala agertuko dira gero pantailan. Zehatz mehatz adierazten du nola grabatu behar den sekuentzia bakoitza.


Gidoi teknikoaren barnean banakatu egiten da sekuentzia bakoitza. Espezifikatu egiten du aktoreen eta kamararen portaera eta elementu teknikoak azpimarratzen dira hala nola argiztapena edo bestelako efektuak. Gainera, adierazi behar da planoen eta soinu bandaren arteko erlazioa.


Hamaika sistema dago gidoi tekniko baten eraketarako. Formatua ez da garrantzitsua. Baina bai oharpen denak edukitzea.

Gidoi grafikoa aldatu

Gidoi teknikoaren ondoren egiten da gidoi grafiko ala Storyboard deiturikoa. Gidoiaren adierazpen ilustratua da, irudiz osatua dagoena. Ikus-entzunezko testuari buruzko sekuentzia eta planoak dira binetetan eraikiak, normalean. Dena den, bineten harira, hauek era autonomoan egon daitezke edo gidoi teknikoaren barruan kokatuta. Planoen zehaztapen gisa.


Gidoi ilustratuak nahiko praktikoak izan ohi dira. Batez ere sekuentziek ekintza konplikatuak dituztenean. Produkzio publizitarioetan edo marrazki bizidunen kasuan. Orokorrean, Storyboard asko erreminta informatikoekin egiten dira. Lan manuala aurrezteko.


Storyboarda maiz komiki batekin erratu daiteke, baina, eredu bakoitzeko arauak errespetatzea beharrezkoa da. Hasteko, bineta guztiek tamaina berekoak izan behar dute, komikian ez. Bigarrenik, gidoi ilustratuak ez dauka bunbuilo edo onomatopeiarik. Eszena guztien argibideak, edo planoenak adibidez musika edo kamararen mugimenduak binetetatik kanpo adierazi behar direlako. Hauek dira aurreprodukzioak kontrolatu ezin dituenak. Azkenik, bineta batzuek elementuek eszenan izango duten mugimendua adierazi behar dute, gezien bidez.


Bineta bakoitzak zera izan behar du:

·       Eszenaren zenbaki eta izenburua

·       Eszena barruko planoaren zenbakia

·       Audioaren deskribapen laburra

·       Ohar teknikoak (beharko balira)

·       Planoen trantzisioak

Errealizazio kontrola aldatu

Errealizazio kontrola edo EK edozein programaren emisio eta beraz grabazioa gertatu dadin burutu beharreko prozesuak gertatzen diren lekua da. Kontrol hau gainera, operadore serie batez osatua dago, bertan errealizazio prozesuko hamaika funtzio betetzeko beharrezkoak baitira.

·       Soinu operadorea

Gainontzeko ekipoaz banaturik dagoen kabina batean kokatu ohi da. Soinu guztiaz arduratzen da: mikrofonoen erabilpen egokia konprobatzeaz eta goiburu edo bideoen soinu egokia ziurtatzeaz, adibidez.

·       Titulatzailea

Izen bera daraman ordenagailuarekin lan egiten duen operadorea da. Haren funtzioa da “pikatu” edo transkribatzea programan zehar erabiliko diren errotuluak.

·       Teleprompteraren operadorea

Teleprompterra filmatzeaz arduratzen da. Testua pasa behar du eskaletak markatzen duen ordenean, aurkezleak kamara begiratzeari utzi gabe irakur dezan. Albistegietan ezinbestekoa da, aukerakoa gainontzeko programetan.

·       CCU kamaren kontrola

Gainontzeko ekipoaz banaturik dagoen kabina batean kokatu ohi da. Platoan dauden kamara ezberdinen monitoreak ageri dira bertan. CCUak urrutiko kontrolaren bitartez zuzentzen ditu kamarak (diafragma, zuri balantzea eta abar). Gainera, beste monitore baten bidez ere kontrolatzen ditu kamaratik datozen seinaleak, irudia erreta agertu ez dadin.

·       Argiztatzailea

Platoa argiztatzearen ardura dauka. Erabiliko diren set ezberdinek argiztapen baldintza optimoak izan ditzaten grabaketarako. Lan karga handiena emisio aurreko probetan izan ohi du. Behin estruktura jakin bat osatzerakoan, euskarri informatiko bat grabatzen da. Hala, programaren bitartean (argiztapen errutinak mahaian txertaturik) dagoen lan bakarra konprobaketa da.

·       Nahasgailua

Errealizadore buruak agindutakoa exekutatzen du. Seinalea igortzen du kamara batetik bestera eta beste ebakidura bat pintxatzen du. Langile honek bi monitore ditu, aurretiazkoa, non pintxatzera doan irudia agertzen den eta programarena, unean emititu eta pintxatuta dagoen seinalearera.

·       Errealizadorea

Programaren koordinatzailea da. Pintxatuko diren irudiak zeintzuk izango diren erabakitzen du eta baita gainontzeko taldeak egiten duen lana berrikusi ere. Programaren itxura bisualaz eta honen edukiaz arduratzen da.

·       Errealizadorearen laguntzailea

Operadore honek aurreikusi eta aurreratu egiten du platoan gertatuko dena eskaletari esker. Errealizadoreak berak egin dezakeen lana da. Orokorrean, set aldaketak egiten ditu, txaloak kontrolatu, publizitate pasoean tarteak eta abar.

·       Bideo operadorea

VTR torrearen kontrolaren arduraduna da, bideoen irteerarena eta grabaketa osoarena.

Filmaketa aldatu

Aurreprodukzio fasean pentsatutako ideia guztiak praktikan jartzen dira. Beraz, planifikazio txar bat izanez gero, diruaren eta kapitalaren gastua lekarke. Produkzio etapa honetan, taldera batuko dira kamarak, soinu teknikariak, zuzendaritza artistikoa, dekorazioa, argitzaileak eta abar.


Etapa honetan egikaritu beharko den lana egunez eguneko plangintzan batu beharko da. Egun bakoitzean burutu beharreko datuak egongo dira adierazita bertan. Lan egunak amaituko dira behin grabaturiko materialak ikuskatuta eta hurrengo eguneko zereginak prestatuta daudenean.

Postprodukzioa aldatu

Ikus-entzunezko materialaren manipulazioa da. Era digital zein analogikoan. Zinean, publizitatean, telebista edo irrati programetan erabiltzen da. Hala ere, informatikaren aurrerakuntzekin, gaur egun daukan erabilgarritasun bat efektu digitalena da. Behar handiena fase honetan, ordea, materialaren muntaia ez lineala da.


Bi forma ditu: bideoarena eta audioarena (soinua). Postprodukzio terminoak material grabatu eta erregistratuari aplikatzen zaizkion prozesuak izendatzen ditu: muntaia, azpitituluak jartzea, off ahotsa, efektu espezialak, eta abar. Hirugarren eremu bat litzateke, ez baita lan egiten materia primarekin.


Behin ikus entzunezko postprodukzioa amaituta, bideoa exportatu behar da amaierako produktua izateko. Azken hau izango da kontsumituko dena.

Banaketa aldatu

Banaketa zinematografikoa pelikula publikoari eskuragarri jartzen zaion prozesua da. Orokorrean, lan hau banatzaile profesional batek egiten du: estreinatzeno data eta bidea, lekua eta abar izan telebista, cinema edota bide etxekoagoetatik (DVD, online plataformak…).