Atrezzoa (italieratik datorren hitza), antzezpenak eszenan edo zineko estudioan erabiltzen duen material multzoa da. Telebista estudioetan fikzioa ez diren saioetan ere (albistegiak, elkarrizketa-saioak, lehiaketak) atrezzo elementuak egoten dira halaber[1]. Argazkilariaren estudioan ere atrezzo elementuak egon daitezke, erretratuetarako[2].

La Pequeña Suiza filmeko attrezzoa erakusgai Artziniegan.
Alemaniako antzoki batean, atrezzoa gordetzeko gela.

Atrezzo materialaz arduratzen den profesionala ere atrezzoa da[1].

Atrezzoetako materiala benetakoa izan daiteke. Aulki edo mahai batek benetakoa behar du, edo elementu zaharrak erabil daitezke garai bat berregiteko[3]. Beste batzuetan, berriz, harri-kartoizko elementuak izaten dira, itxura emateko sortuak baina hutsak edo baliogarritasunik gabeak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu