Iguana iguana
Iguana iguana edo iguana berdea Iguana generoko animalia da. Narrastien barruko Iguanidae familian sailkatuta dago. Maiz, iguana esaten denean, animalia horri buruz ari gara. Iguana berdeak esparru handia hartzen du, Brasil eta Paraguaitik hegoaldean Mexikoraino iparraldean. Belarjalea da, eta nabarmen aldatu du bere mugitzeko modua eta osmoerregulazioa dietaren ondorioz. 1,7 metro arte hazten dira, isatsa barne, baina 2 metrokoak ere aurkitu dira.
Iguana iguana | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Squamata |
Familia | Iguanidae |
Generoa | Iguana |
Espeziea | Iguana iguana Linnaeus1758[1]
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Chlamydia pneumoniae |
Maskota gisa ere erabiltzen da, kolore biziak dituelako, baina tentu handiz zaindu behar da. Espazio handia behar du, argiztapen berezia eta etxean edukitzea zailtzen duten beste hainbat behar.