Idi beltzdun orga
Idi beltzdun orga Vincent van Goghek 1884ko uztailan, Nuenen margotutako lana da. 60 x 80 zm. ditu. Portlandgo Arte Museoan (Portland) gordetzen da. Bere hasierako lan garrantzitsuetako bat bezala aipatua izan da.[1]
Idi beltzdun orga | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Vincent van Gogh |
Sorrera-urtea | 1884 |
Izenburua | The Ox Cart |
Mugimendua | errealismoa |
Ekoizpen lekua | Nuenen (en) |
Kultura | Herbeheretarra |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 60 () × 80 () cm |
Genero artistikoa | genero-artea eta animal art (en) |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 46C14 eta 47I21111 |
Kokapena | |
Lekua | Portland Art Museum |
Bilduma | Portland Art Museum |
Inbentarioa | 2007.68 |
Argumentu nagusia | Idia |
Historia aldatu
Fred eta Frances Sohn eta bere familia obraren jabe izan ziren 1950etik. 2007an margolana Portlandeko Arte Museoari eman zioten opari gisa. Urte berean egin zen antzeko pintura bat, Gurdia idi zuri eta gorriarekin izenburukoa; azken hau Otterloko Kröller-Müller Museoaren eskuetan dago (Herbehereak).[2]
Deskribapena aldatu
Oso lan iluna da, gogorra. Kolore nagusia beltza da. Van Gogh Frantziako hegoaldera joan aurretik Nuenen herrian sortua, koadroak paleta iluna du eta giro "kezkagarria" erakusten du, agian txori beltzen agerpenarekin. Idia eta gurdia biak zaharrak dira.[3]
Erreferentziak aldatu
- ↑ Susan Stamberg, "Gift Brings Van Gogh's 'Ox-Cart' to Oregon Museum", Morning Edition, National Public Radio. [1]
- ↑ https://www.npr.org/2007/12/03/16792247/gift-brings-van-goghs-ox-cart-to-oregon-museum
- ↑ https://www.oregonlive.com/visualarts/2007/10/a_van_gogh_arrives_in_portland.html
Kanpo estekak aldatu
- (Frantsesez):Margolanaren fitxa Orsay museoan.