Ibarretxe Kultur Etxea (Iurreta)

Iurreta
Ibarretxe Kultur Etxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaIurreta
Historia eta erabilera
Irekiera2000

Historia aldatu

 
Iurretako kultur etxea1

Ibarretxe Kultur Etxea Bidebarrietan kokatuta dago. Areto nagusi batek eta funtzio anitzeko gelak osatzen dute. Eraikuntza berean umeen Ludoteka, KZ Gunea eta Udal Liburutegia daude.[1]

Ibarretxe eraikin hau 1998. urtean erosi eta konpondu zuen Iurretako Udalak, kultur etxea eta arestian aipatutako zerbitzuak herritarrei eskaintzeko asmoz.

2000ko abenduaren 31n inauguratu zen eta 2001eko urtarrilean ireki zituen ateak.

Eskaintzen dituen zerbitzuak jarraian zerrendatuta ageri dira:

  • KZgunea: Interneterako gunea.
  • Umeentzako ludoteka: Haurren aisialdirako gunea.[2]
  • Azpiegiturak: Herritarrek areto-nagusia, bilera gelak eta bestelakoak erabiltzeko aukera
  • BIblioteka: Irakur-zaletasuna bultzatzeko ekintzak antolatzen ditu.[3]
  • Gizarte-Ongizate saila: Emakumeari, etorkinei eta hirugarren adinekoei zuzendutako hainbat ekintza alntolatzen ditu.[4]
  • Kultura, kirola, hezkuntza eta aisialdi zerbitzuen kudeaketa.

Ekintzak aldatu

Ibarretxe Kultur etxean hainbat ekintza eskaintzen dira herritarrentzak. Orokorrean aipatzeko, hurrengoak nabarmendu daitezke

Kultur tailerrak: ume eta helduek zuzendutako hainbat kultur tailer eskaintzen dira.

Kultura-, kirol-, hezkuntza- eta aisialdi-zerbitzuen kudeaketa: Zuzenean antolatzen diren jarduerez gain, erreferentziazko eta harremanetarako gunea ere bada, bai klub edo ikastetxeekin batera jarduerak antolatzeko, bai horretarako dirulaguntzak kudeatzeko. [5][6]

Ordutegia aldatu

- Neguko ordutegia: astelehenetik ostiralera

Goizez: 9:00etatik 13:30era

Arratsaldez: 15:00etatik 20:00etara

- Udako ordutegia: astelehenetik ostiralera

Goizez: 8:00etatik 13:30era

Erreferentziak aldatu

  1. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2015-09-29). «Ibarretxe Kultur Etxea (Iurreta)» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  2. «El Ayuntamiento de Iurreta reabrirá la Ludoteca de Ibarretxe Kultur Etxea el próximo lunes | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus 2022-04-19 (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  3. Doyle, K.. (2022-09-10). «La kultur etxea de Iurreta ofrece treinta talleres» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  4. DURANGON. (2022-09-10). «Iurreta ofrece talleres de escritura creativa, ilustración, baile moderno, fotografía móvil y kreateka» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  5. «Ibarretxe kultur etxea tokiko agenda - Anboto.org» anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  6. Doyle, K.. (2024-01-12). «Iurreta apuesta por el teatro gratuito infantil y para adultos con ‘Antzerkia bultzatuz’» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).

Kanpo estekak aldatu