Ibai delta alderantzikatu

Ibai delta alderantzikatua, delta maila berezi bat da, non, deltaren mutur estua, itsasertzean sortzen den, eta, zabalena, barnealderago, eta, beraz, gainontzeko deltekiko, mutur bietako tokiak alderantzikatu egiten dira.

Azalpena aldatu

Ohiko ibai delta bateko mutur estua, ibaia deltan sartzen den tokian dago, hortik abiatuta, haizemaile formako gune zabal bat eratzen delarik, sedimentazioak eratua, kanpoalderantz hedatzen dena ur gorputzean, itsasoratzen den ibaian. Kasu arraro batzuetan, delta, ibaia, haran estu eta lau batetik irteterakoan eratzen da, baina oraindik bere barnean. Sedimentuak, gune honetan metatzen doaz, ura, badia baten bidez itsasoratzen den bitartean, eta, beraz, deltaren erpina, ohi egoten denaren alderantzizko moduan dago.

Delta alderantzikatuek, geologiari dagokionez, ez dute denbora askorik irauten, metaketa, sedimentuz azkar betetzeko joera baitute, eta, beraz, ohiko deltetan bihurtzen dira.

Adibideak aldatu

Sacramento eta San Joaquin ibaien deltak aldatu

 
Karliforniako Sacramento eta San Joaquin ibaiak.

Alderantzikatutako delta baten adibide klasiko bat, Kaliforniako San Joaquin eta Sacramento ibaien delta da. Kaliforniako Erdialdeko Harana, Kaliforniako Coast Rangesen dagoen aintzira txiki bat den Carquinez Itsasartearen irteeraren bidez oso-osorik drainatzen duten ibaien ura.

Tajo aldatu

Beste adibide bat, Tajo da, Portugalen, sedimentazioa dela eta, delta hau, orain, oso partzialki alderantzikatua den arren, harana, ia sedimentuz betea duelarik. Oraindik, 15 kilometroko zabalera eta 25eko luzera du, itsasoratze zatian dituen 2 kilometroekin alderatuz, eta harea banku handiak dituen aintzira handi bat eratzen du, itsasbehera garaian agerian geratzen diren harea bankuak. Duela milaka urte, askoz handiagoa zen.

Kanpo estekak aldatu