I Am Legend (eleberria)

I Am Legend (euskaraz Kondaira Naiz) 1954ko Richard Matheson estatubatuar idazleak idatzitako beldurrezko eleberri post-apokaliptiko bat da. Banpiro eta zonbiei buruzko literaturaren eragina ere badu.

I Am Legend
Datuak
IdazleaRichard Matheson (1954)
Argitaratze-data1954
GeneroaZientzia-fikzio post-apokaliptikoa, beldurrezko eleberria
Jatorrizko izenburuaI Am Legend
Hizkuntzaingelesa
ArgitaletxeaGold Medal Books (en) Itzuli
Herrialdea AEB
Orrialdeak160 (1954 edition)
ISBN978-0-7653-1874-9
OCLC153578212

Filmak ageriko kontakizunaz gain, zenbait gai filosofiko sakon ere azaleratzen ditu, tarten bakardadea eta isolamendua, Mendebaldeko Gizartearen krisia, gizateriaren gainpopulaketa, bai eta normaltasuna eta anormaltasuna nahiz ongia eta gaizkiaren binomiak, eta ezezagunaren aurrean agertzen diren izua eta naharmenaren sentipenak ere.

Eleberriak arrakasta handia izan zuen, horren lekuko maiz zinemaratu izana: The Last Man on Earth (1964), The Omega Man (1971), I Am Legend (2007) eta I Am Omega (2007). Night of the Living Dead (1968) filmaren inspirazio iturrietako bat ere izan zen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Robert Neville, planeta osoa sarraskitu eta bizirik atera diren gainontzeko gizakiak banpiro bilakatu dituen, mundu bateko gizon bakarra da. Bere bizitza egunez ahal bezainbeste izaki odolzale hiltzen saiatzea eta gauez bere etxean gotortu eta haien erasoei aurre egitera mugatu da. Beretzat izakia izugarriak izan arren, izakientzat monstruoa Neville bera da, alegia, ezarritako orden berriari muzin egin eta iraganeko gizateriaren gizartearen oroimina berekin batera duela bizirauten saiatzen den planetako azken gizakia.

Zinema aldatu

Kanpo estekak aldatu