Night of the Living Dead

Night of the Living Dead (euskaraz Bizidun Hildakoen Gaua) 1968ko George A. Romero estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko filma da. Bertan, Duane Jones, Judith O'Dea, Karl Hardman, Marilyn Eastman, Keith Wayne, Judith Ridley, Bill Cardille eta Kyra Schon aktoreek antzeztu zuten.

Night of the Living Dead
Jatorria
Argitaratze-data1968
Jatorrizko izenburuaNight of the Living Dead
MugimenduaNew Hollywooda
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoabeldurrezko zinema, zientzia-fikziozko filma, zombie film (en) Itzuli eta splatter film (en) Itzuli
Iraupena96 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
TelesailaNight of the Living Dead (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Grabazio lekua(k)Pittsburgh
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)George A. Romero
Gidoigilea(k)John A. Russo
George A. Romero

Antzezlea(k)
Duane Jones
Judith O'Dea
Karl Hardman
Marilyn Eastman
Keith Wayne
Judith Ridley
Kyra Schon
Charles Craig
Bill Hinzman
Russell Streiner
Bill Cardille (en) Itzuli
George A. Romero
Debbie Rochon (en) Itzuli
John A. Russo










[[Kategoria:Bill Cardille (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Debbie Rochon (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaKarl Hardman
Russell Streiner

EdizioaJohn A. Russo
Bestelako lanak
MusikagileaWilliam Loose (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaGeorge A. Romero
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaPennsylvania
Historia
[[National Film Registry (en) ]]

IMDB: tt0063350 Filmaffinity: 582638 Allocine: 1133 Rottentomatoes: m/1015052_night_of_the_living_dead Allmovie: v35311 TCM: 84925 Metacritic: movie/night-of-the-living-dead TV.com: movies/night-of-the-living-dead
Facebook: officialnightofthelivingdead Instagram: lovelivingdead Netlix: 17017662Edit the value on Wikidata
kronologia
Night of the Living Dead Dawn of the Dead

Gaur egungo zonbi film genereko aintzindaritzat eta kultuzkotzat jotzen da. Ez zen zonbiei buruzko lehenbiziko estatubatuar filma izan; aitzitik, egungo zonbien errol edo arketipoa sortu eta garatu zuena. Hain zuzen ere, lehendik Bela Lugosi aktoreak antzeztutako White Zombie (1932) eta I Walked with a Zombie (1943) filmak ere gai horri buruzkoak izan ziren, baina betiere Haitiko folklorearen araberako ikuspegiaren arabera, hots, vuduaren bidez berpiztu eta gizakien nahiera morroi gisa erabilitako izakiak, film horiek nagusiki Karibeko herrialdeetan eta arraza beltzeko jendearen artean girotuta zeuden. Aldiz, George A. Romerok ordu arte zonbiei buruzko ideia bermoldatu eta menpeko izakiak izatetik haragi gose neurrigabeko izakiak izatera igaro ziren. Bitxikeria gisa, film osoan ez da inoiz zonbi hitzik aipatzen.

Filmak jarraipen ugari izan ditu, Dawn of the Dead (1978), Day of the dead (1985), Land of the dead (2005) eta Survival of the Dea (2009), bai eta zuzendari berak zuzendu eta lehenbiziko film horrek kontatutako istorioaren aurretik girotuko Diary of the Dead (2008) ere. Bestalde, berregokitzapen horiek ere izan ditu: Night of the Living Dead (1990) eta Night of the Living Dead 3D (2006).

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Barbra (Judith O'Dea) eta Johnny (Russell Streiner) anai-arrebak euren aitaren hilobia bisitatzeko asmoz, Pennsylvaniako landa eremuko hilerri batera autoz joan dira. Hilerrira bertaratzean eta Barbra deseroso dagoela ikusirik, Johnnyk txantxetan arreba beldurtzen saiatu da. Bat-batean, itxura txarreko gizon bat agertu eta haiei eraso egiten hasi zaie. Johnny erori, buruaz hilarri bat jo eta hil egin da baina Barbrak autoan ihes egitea lortu eta etxe abandonatu batean babes hartu du. Bertan, Ben (Duane Jones) topatu du. Kanpoan dabilen zonbi andana gelditzeko, barrikadak eraiki dituzte. Nolanahi ere, ez daude bakarrik etxean, Cooper familiak (Karl Hardman, Marilyn Eastman eta Judith O'Dea) eta Tom (Keith Wayne) eta Judy (Judith Ridley) bikote gazteak ere bertan babes hartu dutelako. Gizaki taldeak hildakoak misteriotsuki berpizten hasi eta haragi gosez daudela jabetu dira; horrela, bada, egoera latz hartatik bizirik nola edo hala ateratzen saiatu dira.

AktoreakAldatu

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu