ISP
Internet zerbitzu hornitzailea (Internet Service Provider ingelesez) , erabiltzaile arruntei edo beste enpresei internet zerbitzua eskaintzen duen enpresa da. Zerikusia duten beste zerbitzuak ere ematen duten, domeinu erregistroa edo web ostalaritza besteak beste.
Historia
aldatuHasiera batean, telefono linearen bidez eskaintzen zen zerbitzua, atzipena modem bidez lortuz eta transmisio bidea sare telefonikoa zen (kobrezko haria). Modu honetan, telefono konpainiek aldez aurre antolaturik zeukaten egitura aprobetxa zitekeen.
Teknologiaren garapenarekin batera ordea, interneterako atzipena dispositibo askotatik egin ahal izatea ahalbideratu da. Gaur egun, telefono mugikorrek, PDA gailuek zein PC-ek atzitu dezakete.
Gauzak horrela, ISP diren enpresak gaur egungo beharretara moldatu behar izan dira. Horrela, telefono konexioez eta haririk gabeko konexioez gain, interneten atzipena eskaintzen dute kable bidezko telebistaren bidez, honetan LTD zerbitzua ere barneratzen dutelarik. Interneterako atzipena sare elektrikoaren bidez ahalbidetzen dihardute gaur egun (PLC teknologia).
ISP-en sorrera
aldatuHasiera batean, internet sare itxi bat zen, AEB-etako ikerkuntza laborategi eta unibertsitate batzuk lotzen zituena. Pixkanaka ospea hartzen joan zen eta AEB-etako unibertsitate guztietara hedatzen.
ISP-ak hasiera batean konturik ez zuten ikasleei konexioa eskaintzeko sortu ziren. Horrela, 1989-an jaio zen The World, munduko lehenengo ISP-a.
ISP-en konexio aukerak
aldatuISP-ek hainbat teknologia erabiltzen dituzte erabiltzaileen atzipena bideratzeko. Etxeko erabiltzaileentzat aukerarik ezagunenak dira modem bidezko markaketa, DSL teknologia (orokorrean ADSL), haririk gabeko atzipena, kable bidezko modem-a eta ISDN. Prestakuntza gehiago behar dituzten erabiltzaileentzat edo erakundeentzat (adibidez, enpresa txiki edota ertainak) honako teknologiak eskaintzen dituzte: DSL (SHDL edo ADSL), Ethernet, Metro Ethernet, Gigabit Ethernet, Frame Relay, ISDN (BRI edo PRI), ATM, satelite bidezko Interneterako atzipena eta SONET nagusiki. Saretik musika zein bideoa jaisteko eskaera inkrementala dela medio, banda zabalera handiak geroz eta hedatuagoak bihurtzen ari dira.
Nola konektatzen dira ISP-ak Internetera
aldatuErabiltzaileek ISP hornitzaileei kuota bat ordaintzen diete Internet konexioa edukitzearren eta ISP hauek ere goragoko maila batean dauden beste ISP batzuei ordaintzen diete, horrela Interneterako atzipena lortzeko. Kasurik sinpleenean, konexio bakarra ezartzen da behe mailako ISP eta ISP garrantzitsuago baten artean, lehen aipaturiko teknologietako bat erabiliz. Maila goreneko ISP-ek bere konexio propioak erabiltzen dituzte igorleen eta hartzaileen arteko komunikazioak ahalbidetzeko.
Errealitatean, egoera hau konplexuagoa da. Adibidez, point of presence (PoP) edo zerbitzu-puntu bat baino gehiago duten ISP-ek konexio banatuak izan behar dituzte maila handiagoko ISP-ekin, konexio hauek ISP bakarrarekin burutu ditzakete edo maila handiagoko ISP bat baino gehiagoren bezero izan daitezke. Maila goreneko ISP-ei Tier 1 deritze eta interneteko hierarkiaren goi-mailan kokatzen dira.
ISP baten bezeroek ez dute internetetik igaro beharko beraien artean konexioak burutzeko, hauek zuzenean egiten baitira. Batzuetan ere bi ISP desberdinen artean konexio bat sortzen da, zeinak zirkuitulabur moduan jarduten duen bi entitateen bezeroen arteko komunikazioak azkartzeko, internetetik igarotzea saihestuz.
Eskainitako zerbitzuak
aldatuRoaming
aldatuHornitzaile batzuek roaming higikortasun zerbitzua eskaintzen duten, zeinaren bidez bezeroek beste ISP batzuekin konekta daitezkeen, horrela kontratatutako hornitzailearen eskaintza mundu osora zabal daitekeelarik.
Posta elektronikoa
aldatuISP-en gehiengoek posta zerbitzua eskaintzen dute. Honetarako, posta hartzeko zerbitzariak antolatzen dituzte (hauetan lekua gordetzen da mezuentzat), hala nola posta bidaltzekoak.
Web ostalaritza
aldatuSarritan hornitzaileek webgune bat eraikitzeko aukera ematen diote erabiltzaileari, honetarako lekua eskainiz beren zerbitzarietan. Erabiltzaileak ISP-aren zerbitzuak kontratatzerakoan, aukera hau dauka, baita posta zerbitzariak erabiltzekoa ere.
Ikus,Gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Telefónica
- Euskaltel
- (Gaztelaniaz) Jazztel