Ireki menu nagusia

Iñaki Osa Goikoetxea (Zumaia, Gipuzkoa, 1980ko uztailaren 10a) puntista profesionala da, inoizko puntistarik onenetakoa eta XXI. mendeko hoberena. Aurrelari aritzen da, baina behar izan denean atzelari ere jokatu du.[1] Indar, abiadura eta talentu handiko jokalaria da. Zesta puntan, titulu nagusi guztiak irabazi ditu: 11 aldiz irabazi du Buruz Buruko Txapelketa Nagusia, eta 6 aldiz Binakakoa (2002, 2003, 2004, 2005, 2006 eta 2011).

Iñaki Osa Goikoetxea
Bizitza
Jaiotza Zumaia1980ko uztailaren  10a (38 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak Zesta punta

Zazpi urterekin hasi zen zesta puntan jokatzen, jaioterrian. Amateurretan aritu eta gero, 16 urte zituela profesional bihurtu zen, eta Milanera (Italia) joan zen jokatzera sei hilabetez. Handik itzulita, 1997ko abuztuan, Ameriketako Estatu Batuetara joan zen jokatzera. 2015eko urtarrilean, soldata % 70 baino gehiago murriztu ziotela eta, Euskal Herrira itzuli zen.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Igor G. Vico: «Iñaki Osa Goikoetxea, hombre experimento», Deia, 2016-08-12.
  2. (Gaztelaniaz) Kike Marín: «Un pelotari modelo de Loewe y apuesta de Red Bull para relanzar el Jai Alai», El Confidencial, 2016-04-21.