Hygrophorus atramentosus
Hygrophorus atramentosus Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da. Jangarria. Autore batzuentzat bikaina, beste batzuentzat erdipurdikoa.
Hygrophorus atramentosus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrophorus |
Espeziea | Hygrophorus atramentosus H. Haas & R. Haller Aar, 1985
|
Sinonimoa: Hygrophorus camarophyllus var. atramentosus, Agaricus atramentosus, Hygrophorus caprinus.
Deskribapena
aldatuKapela: 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik laura, ertz irregular eta mehea, Kapelaren azala fibrila beltzaxka erradialez estalita, gris-arbel kolorekoa edo gris-zilar koloretik marroi-beltzaxkara doan kolorekoa.
Orriak: Dekurrente samarrak, meheak, zabal, lamelulekin, zuriak, batzuetan tonu grisekin.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 4 eta 15 cm bitarteko garaierakoa, zilindrikoa, barnehutsa ez, haritsua, oinarrian loditua, kapelaren kolorekoa, oinarrian zurixka eta haren gainean, eremu horixka.
Haragia: Zuria (kapelaren azalaren azpian grisa). Ketuaren usain apur batekin eta zapore gozoarekin. Espora-jalkina zuria.[1]
Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko “phoréo”-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Atramentosus epitetoa berriz latinetik dator, “atramentum” hitzetik, eta tinta esan nahi du.
Jangarritasuna
aldatuJangarri ona.
Nahasketa arriskua
aldatuHygrophorus camarophyllus delakoa marroia da (ez grisa), orriak arrosa koloreko tonuekin, eta udazkenean hazten da. Hygrophorus marzuolus zuritik (orbelez estalita badago) beltz-ke kolorera doana du. Hygrophorus agathosmus-ek almendra mingotsen usaina du.[2]
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean. Hygrophorus camarophyllus delakoak irten ondoren agertzen da. Izeien azpian agertzen da (hobe pago egurrekin nahastuta). Lurzoru karetsuetan. Talde txikietan. Urria.
Banaketa eremua
aldatuPirinioak, Alpeak, Austria, Polonia, Suedia, Norvegia, Finlandia, Estonia.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Hygrophorus atramentosus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.