Hutsean egosi, kozinatzeko teknika bat da. Jakiak hutsean ontziratu ondoren lurrunetan edo maria bainuan tenperatura baxura egosten dira. Osagai nagusia, hornigai eta ongailuekin, ontziratu ondoren, 60ºC-80ºC edo 100ºC-tara, dagokion denboran egostea. Hainbat kasutan, ordu askotan.

Hutsean egosten maria bainuan
Erre edo ez+ Osagaia, lagungarri eta ongailuekin ontziratu+ baporean edo marian sartu+ egosi+ erre edo ez

Erabilpena

aldatu
  • Denbora luze behar duten prestaketak, aldez aurretik, prestatuta eduki nahi direnean. Zerbitzatzeko mementoan, azken kolpe bat ematea bakarrik faltako litzaieke. Arkumea, txerrikumea eta haragi gogorrak bereziki.
  • Osagai nagusiak, ongailuekin zaporea modu oso kontzentratuan biltzea nahi denean. Kasu honetan mementoan egiteko erabiltzen dira. Legatza, lupia, arrainak orokorrean, itsaskiak, barazkiak, haragi bigunak, fruituak.

Hainbat aholku

aldatu
  • Egosketa honek inguru heze bat behar du, beraz, egosi nahi ditugun osagaiak lehorrak balira, likidoa gehitu beharko da.
  • Nahi izanez gero, bereziki haragiarekin, ontziratu aurretik, txigor daitezke. Nahiz eta pieza gogorretan, hobe amaieran ontzitik kanpo txigortzea.
  • Osagaiak ontziratzean, bertan dauden ongailuen zapore handia hartzen dute, eta beraz, kontuz ibili gehiegi ez gatzatzearekin.
  • Kontuz erabiliko diren ongailu kopuruekin, gehiegi ez jarri, bestela oso usaintsua eta zapore gogorreko gelditzeko arriskua baitago.
  • Mementoan ez bada jango, hozte azkarra eta behar duen kontserbazioa burutzea, ezinbestekoa izango da.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu