Hubbleren legea

Unibertsoaren hedatze-abiaduraren eta galaxien arteko distantziaren arteko erlazioa proportzio zuzena dela adierazten duen legea. Proportzionaltasun-konstanteari Hubbleren konstantea deritzo
Hubblen legea» orritik birbideratua)

Hubbleren legea galaxia baten gorriranzko lerrakuntza dagoen distantziarekiko proportzionala de la dioen fisikako lege bat da. Unibertsoaren hedapenaren paradigmaren behaketazko lehen frogatzat hartzen da, eta, gaur egun, Eztanda Handia edo Big Bangaren froga euskarririk aipatuenetako bat da.

Lege honen arabera, Unibertsoaren hedapenaren inertziaren neurri bat Hubbleren konstanteak ematen du. Behaketazko erlazio honetatik abiatuta, galaxiak, batzuk besteengandik, euren arteko distantziarekiko proportzionala den abiaduran aldentzen direla ebatz daiteke, abiadura-distantzia erlazioa bezala ezartzen den eta, batzuetan, Hubbleren legearekin nahasten den erlazio orokorrago bat dena.

Kanpo estekakAldatu

  • Ricardo Moreno Luquero: Hubbleren legea, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. DBHko bigarren ziklorako eta batxilergorako teoria eta jarduera liburuxka.