Hor III.a, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 1640 inguruan gobernatu zuena.

Hor III.a
Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XVII. mendea
LeinuaEgiptoko XIII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Bere izenaren zati bat, ...Uebenra Hor, Turineko Errege Kanonean idatzia dago, VII.15 erregistroan. Bere erregealdiaren iraupena agertzen zen papiro txatala desagertu egin zen. Bere aurretik, Ibi II.a, eta, bere ondoren, Se...kara ditu.

Hor izena, bere kartutxoaren ondoan agertzen dena Errege Kanonean, bere jaiotza izena edo epitetoren bat izango zen.

Egiptoko XIII. dinastiako azken agintariek, soilik Tebasetik gertuko tokietan gobernatu zuten, Goi Egipton.

Garai honetan, ohi hikso deituriko erregeek, Egiptoko XV. dinastiakoak zirenak, Menfis konkistatu zuten eta Behe Egipto domeinatzen zuten, ia Egipto guztiko biztanleak zergari bihurtuz.

Bere garaiko testigutzak aldatu

Soilik, lau mende beranduago idatzi zen Turineko Errege Kanonean aipatzen da, "...Uebenra Hor" bezala.


Aurrekoa
Ibi II.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XIII. dinastia
Ondorengoa
Se...kara