Ireki menu nagusia

Hondarribia zuria mahats zuriaren euskal barietatea da. Batez ere txakolina ekoizten den lurraldeetan dago sartuta

Hondarribia zuri
Mahats mordo bat.jpg
Sailkapen zientifikoa

EzaugarriakAldatu

 
Hondarribia zuriaren mahastiak Getarian.

XIX. mende arte mahats mota hau nahiko zabalduta zegoen eta hektarea asko zeuden Euskal Herrian. XX. mendean, aldiz, dezente jaitsi zen barietate honen hazkuntza; mende horren azken hamarkadetan, ordea, txakolinaren ekoizpena gora egin zuenean, galdutako lurrak berreskuratu zituen.[1]

Ekoizpen txikia duen espeziea da eta horren eraginez haren zabalkundea murriztu egin da. Arraroa da 8.000 kg/ha edo 60 hl/ha baino gehiago ekoiztea. Horregatik, txakolina egiteko garaian Hondarribia beltzarekin nahastea onartuta dago, baita ere, baina kantitate txikiagoekin, petit corbu eta gros manseng mahatsekin nahastea. Landare hauek mahatsa eta mahats-mordo txikiak ematen dituzte. Mahats horiekin ekoiztutako ardoek madariaren, eta fruitu exotikoen usain intentsuak dituzte, fruitu garrazkien, loreen eta belarren ñabardurez. Azidotasun dezente izaten dute eta alkoholaren graduazio ertainetik neurritsura.

Urte onak direnean eta ardoa heltzeko egoera egokiak ematen direnean, ardo lurrintsuak eta orekatuak lor daitezke.

SinonimoakAldatu

Hondarribia izenaren aldaera guztien araberako izenak ditu: Hondarrabia zuri, Hondarrabi zuri, Honyarbi zuria... Hondarribi zuria ere courbu blanc mahatsaren sinonimotzat ere ematen da.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Hidalgo Togores, José (PDF), Tratado de enología, . Noiz kontsultatua: 2018-05-22.
  2. (Ingelesez) Vitis International Variety Catalogue VIVC, . Noiz kontsultatua: 2018-05-22.

Kanpo loturakAldatu