Hiztegigintza berezitua

Hiztegigintza berezitu» orritik birbideratua)

Hiztegigintza berezitua hiztegi berezituak diseinatzeko, biltzeko, erabiltzeko eta ebaluatzeko teoriak garatzen dituen jakintzagaia da. Hiztegi berezitu batek alor zehatz baten edo batzuen lexikoa biltzen duen hiztegia da, maiz zientzia, teknika edo arte batena. Adibideak: kirol hiztegiak, zuzenbide hiztegiak, eta abar.

Xehetasunak aldatu

Hiztegigintza berezituaren esparruan lexikografiaren alderdi garrantzizko asko tratatzen dira.

Hiztegigintza mota ia guztietan bezala, hiztegi berezituak elebakarrekoak izan daitezke, baina baita elebidunak zein eleaniztunak ere. Denetan konplexuenak elebidunak izan ohi dira: kultura zehatz baten menpe dagoen alor bateko hiztegi elebidunetan hainbat aldagai berezi hartu behar dira kontuan: besteak beste, bi hizkuntzetan erabiltzaileak daukan hizkuntz gaitasuna edo bi kulturetan daukan hizkuntzaz kanpoko gaitasuna.

Nielsen-ek (1994) dioenez, hiru hiztegi mota nagusi bereiz daitezke: alor anitzeko hiztegia, hau da, alor anitzi buruzko informazioa ematen duena; alor bakarreko hiztegia, alor bakarrari buruzko informazioa ematen duena; eta azpialorreko hiztegia, alor orokor bateko azpialor bati buruzko informazioa ematen duena.

Hiztegia zertarako egina den eta honi ere begiratu behar zaio. Bi helburu nagusi izan ditzake halako hiztegi batek: komunikazioa edo ezagutza. Komunikazioari begira egindako hiztegietan kontuan hartu ohi da erabiltzaileak testuak itzuli, testuak ulertu, testuak ekoiztu edota testuak editatu edo berrikusi nahiko dituela. Ezagutzari begira egindako hiztegietan, berriz, komunikazioarekin lotuta ez dauden egoeretan ezagutza (datuak eta informazioa) jartzen da erabiltzailearen esku. Gaurko hiztegigintza berezituak arreta berezi bat jartzen du hala hiztegi biltzaileentzat nola hiztegi erabiltzaileentzat mesedegarri izan daitezkeen hatsarreak eta teknikak garatzen.

Ikus, gainera aldatu

Gomendatutako irakurketak aldatu

  • Henning Bergenholtz & Sven Tarp (arg.), (1995): Manual of Specialised Lexicography, Benjamins Publishing. ISBN 978-90-272-1612-0
  • Sandro Nielsen (1994): The Bilingual LSP Dictionary, Gunter Narr Verlag. ISBN 3-8233-4533-8
  • Sandro Nielsen (2008): "The Effect of Lexicographical Information Costs on Dictionary Making and Use", Lexikos 18 (2008): 170-189.
  • Sandro Nielsen (2010): "Specialised Translation Dictionaries for Learners", in P. A. Fuertes-Olivera (arg.), Specialised Dictionaries for Learners, Berlin/New York: de Gruyter, 69-82.

Kanpo estekak aldatu