Hitlerren egunerokoak

Hitlerren egunerokoak (alemanez: Hitler-Tagebücher) Konrad Kujauk idatzitako hirurogei liburuxka dira; Kujauk benetazko zirela esan zuen, hau da, Hitlerrek berak idatzitakoak nahiz eta jakin hau gezurra zela. Testuak 1983an Stern astekaria plazaratu zituen. 1985ean, Konrad Kujau eta Gerd Heidemann iruzurra zela eta, epaituak izan ondoren, 42 hilabeteko espetxe-zigorra jasan zuten.

Hitlerren egunerokoak
Jatorria
Egilea(k)Konrad Kujau (en) Itzuli
Argitaratze-data1983
IzenburuaHitler-Tagebücher
ArgitaletxeaStern (en) Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntzaalemana

Gertaerak aldatu

Gerd Heidermann kazetari alemana Alemaniako Errepublika Demokratikotik idazkun batzuk jaso zituela esan zuen. Dirudienez Fischer doktore batek lortutakoak ziren eta berak mugaren beste aldera igaro zituela esan zuen. Paperen jatorria 1945eko apirilean Dresdetik gertu dagoen Börnersdorf inguruan hegazkin istripu batean zegoen, bertan eskuratutakoak omen ziren.

1983ko apirilean, Stern aldizkari alemanarra dokumentuen laburpenak plazaratu zituen. Astekariak 10 miloi marko alemanak ordaindu zituen testuak eskuratzeko. Egunerokoetan 1932tik 1945 urteko informazioa biltzen zen, antza, Hitlerrek berak jasotakoak. Publikazioan bi emanaldi bereziak prestatu ziren, Rudolf Hessen hegaldia Erresuma Batura azaltzeko. Dena gezurra zen.

Iruzurra aldatu

Gerd Heidemannek Historia ikerlari desberdinei bidali zien haien benekotasuan ziurtatzeko. Horien artean Hugh Trevor-Roper, Eberhard Jäckel eta Gerhard Weinberg zeuden. Hiru hauek 1983ko apirilaren 25ean eman zuten prentsa aurrekoan benetazkoak zirela esan zuten. Hori esan zuten nahiz eta benetako azterketa zientifikoa egin gabe izan. Trevor-Roper hau esan zuen:

"I am now satisfied that the documents are authentic; that the history of their wanderings since 1945 is true; and that the standard accounts of Hitler's writing habits, of his personality and, even, perhaps, of some public events, may in consequence have to be revised".

Une hartan Trevor-Roper Times Newspapersen zuzendaria zen eta susmoak sortu zituen zeren eta The Sunday Times egunkariak ordurako benetako dirutza ordaindua zuen Erresuma Batuan testuak argitaratzeko. Trevor-Roperrek bigarren horren ohiko kolaboratzailea zen.

Bi aste geroago forentseek egindako ikerketa baten paperen faltsukeria erakutsi zuen. Papera eta tinta modernoak ziren, Hitler hil ondoren egindakoak. Testuetan, gainera, gezurrezko datu asko biltzen ziren. Azkenean, egunerokoen testuak Hitlerrek emandako diskurtso batzuen kopiak ziren, guztiak egokituta egunerokoaren itxura emanez.[1]

Ondorioak aldatu

1985ean, Konrad Kujau eta Gerd Heidemann iruzurra zela eta, epaituak izan ondoren, 42 hilabeteko espetxe-zigorra jasan zuten. Stern argitaratzaileak ziren Peter Koch-ek eta Felix Schmidt-ek dimisioa aurkeztu behar izan zuten. The Sunday Timesen eta Trevor-Roperren prestigioa oso kaltetuta gelditu zen, bestetik.

Robert Harrisek iruzurraren historia liburu batean jaso zuen. Horretan oinarrituta, 1991an Selling Hitler telesaila egin zen. 1992an, Helmut Dietl zuzendariak gertaeretan oinarritutako Schtonk! filma plazaratu zuen.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Hamilton, Charles (1991). The Hitler diaries: fakes that fooled the world. Kentucky: University Press of Kentucky. ISBN 978-08-1311-739-3.[1]
  2. Camacho, Santiago (2008). Veinte grandes fraudes de la historia. Madril: Editorial EDAF. 288 or. ISBN 978-84-4142-056-4.

Kanpo estekak aldatu