Hispania (pertsonifikazioa)

Hispania, espainiar nazioaren pertsonifikazioa da, Erromatar Errepublikaren garaian sortu zutena.

Hispania (pertsonifikazioa)
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Artikulu hau pertsonifikazio alegorikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hispania (argipena)».

Irudikapen honen aurrekaria txanpon batzuk izan ziren, non zaldizko bat (equites) lantza batekin eta HISPANORVM legendarekin irudikatua agertzen zen. Hauek k.a. II. mendearen lehen erdialdekoak ziren eta Morgantinan (Sizilia) egin zituzten. Txanpon hauek Bigarren Gerra Punikoan Erromatar Senatuaren aginduz Siziliako hiri honen gobernua jaso zuten mertzenario hispaniarrek egin zituzten.[1]

Hispaniaren lehen irudikapena Erromatar Errepublikan agertu zen: HISPAN legenda zuen emakume buru bat zen, Erroman Postumia familiak sortu zuen (K.a. 81).[1] Harrezkero, txanpon berriak sortu ziren, Hispaniarako errepresentazio alegorikoekin, ezaugarri desberdinekin erromatarren garai osoan.

Erromatar Behe Inperioan ahanzturan eroriko zen, txanponen protagonismoa Erromak eta Konstantinoplak baitzuten, alegoria probintzialak alde batera utziz. Numismatikan ez zen berriro agertuko pezetaren sorrerara arte (1869: Elisabet II.aren boteretik kentzea). Hadrianoren garaiko modeloan oinarritutako alegoria erabili zuten, nahiz eta oraingoan ESPAÑA legendarekin.[1] Urte horretatik aurrera, monumentuak, estatuak eta erliebeak egin ziren Hispaniaren alegoriarekin, moneta-mundutik kanpo.

Pezetaren azken urteetan, 1999, 2000 eta 2001ean egindako txanponetan agertu zen berriro (Hadrianoren modeloa erabiliz baita ere). Espainiako Bigarren Errepublikak ere bere alegoria propioa izan zuen, Hispanian oinarritua.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu