Hiru Graziak (Rubens)

Hiru Graziak Peter Paul Rubensek 1636tik 1639ra bitartean eginiko olio-pintura barrokoa da, 221 cm x 181 cm dena luze-zabal. Egun, El Prado museoan dago. Margolana artistaren bilduma pribatuan egon zen hura hil zen arte. Orduan, Filipe IV.a Espainiakoak erosi zuen eta 1666an Madrilgo Alcazar jauregira joan zen.

Hiru Graziak (Rubens)
Jatorria
Sortzailea(k)Peter Paul Rubens
Sorrera-urtea2022
IzenburuaDrie Gratiën
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta panel (en) Itzuli
Dimentsioak220,5 (altuera) × 182 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa eta biluzia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass31A(+89), 31D15, 92D3 eta 9
Kokapena
LekuaPradoko Museoa
BildumaPradoko Museoa
InbentarioaP001670
Argumentu nagusiaKariteak

Rubensek hiru graziak irudikatzen ditu obran, genero klasiko bat, baina berritu egiten du irudi biluzien tratamendu barroko baten bitartez, graziak ozta-ozta estalita baitaude eta gorputz haragitsuak azaltzen baitituzte. Bi hiru laurdenetatik ikusten dira eta bat atzetik. Rubensek iturri baten ondoan irudikatu zituen, lore-girlanda baten azpian eta atzealdean paisaia dutela. Aurpegiak eta hazpegiak biribilak eta lodiak dira, eta eskultura klasikoan inspiratuta daude. Koloreak eta argiaren aldaketek gorputzen edertasun plastikoa areagotzen dute, eta nabarmentzen dute nolako kontrastea dagoen atzealdeko paisaia argitsuaren eta aurrealde itzaltsuaren artean.

Ezkerreko pertsonaia inspiratuta dago Rubensen bigarren emaztean (Hélène Fourment), obra ezkondu eta gutxira egin baitzuen.

Kanpo estekak aldatu