Hiperkonjugazio
Kimika organikoan hiperkonjugazio esaten zaio elektroien deslokalizazioari zeinetan sigma izaerako loturek parte hartzen duten. Eskuarki, hiperkonjugazioak eskatzen du sigma orbital baten elektroiak ondozko ondoko p orbital ez-lotzaile huts batekin edo σ* edo π* orbital antilotzaile huts batekin elkarekitea orbital molekular zabalduak sortzeko. Horrek eragin egonkortzailea du alkeno ordezkatuetan[1]. Normalean C–C edo H–H loturak izaten dira hiperkonjugazioan parte hartzen duteneak. Soil-soilik karga positiboa duen karbonoarekiko ß posizioan dauden elektroiek egonkor dezakete karbokatioi bat hiperkonjugazioz.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Chemistry (IUPAC), The International Union of Pure and Applied. «IUPAC - hyperconjugation (H02924)» goldbook.iupac.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-09).