Himno a la Alegría Miguel Rios abeslari espainiarraren abesti bat da, haren 1970eko Despierta bigarren diskoan sartua. Ludwig van Beethovenen Bederatzigarren Sinfoniako laugarren mugimenduan oinarrituta dago, eta Waldo de los Riosek moldatutako musika du.[1] Arrakasta komertzial handia lortu zuen nazioartean, Australia, Kanada, Alemania eta Suitzan.[2]

Himno a la Alegría
Miguel Ríosen singlea eta kanta
Egilea(k)Miguel Ríos
Argitaratze-data1969
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoarock
Hizkuntzagaztelania
DiskoetxeaA&M Records (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaBederatzigarren Sinfonia
Bestelako lanak
MusikagileaWaldo de los Ríos
BideoaYouTube

Bertsioak

aldatu

Txilen ezaguna da bertako lehen Teletoiaren ereserki ofiziala izan zelako, 1978an, eta elkartasun kanpaina horren hurrengo urteetako edizioetan sintonia izan zelako.

2000ean El Consorcio talde bizkaitarrak Las canciones de mi vida albumean sartu zuen bertsio bat. Beste bertsio batzuk egin izan dituzte Rosa Lopezek (2004), Al Bano (La mia opera albumean, 2010), Il Divok(2015) eta Aitanak (2021).


Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu