Himiko (japonieraz: 卑弥呼?, c. 170–247/248) Yamataikokun gobernatu zuen erregina xaman bat izan zen, Antzinako Japonian. Txinako kronikek diote tributua ordaintzen ziola Cao Wei erresumari (220-265), eta erregistro horien arabera Yayoi Aroko herriak bera hautatu zuen erregina Wako erregeen arteko hainbat hamarkadako gerraren ondoren. Japoniako lehenengo erregistroek ez dute Himiko aipatzen, baina historialariek uste dute Jingū enperatriza bezalako pertsona mitikoak Himikorekin lotuta egon daitezkeela[1]. Edo Aroaren amaieratik eztabaida egon da ikerlarien artean Yamataikokuren kokapenaren eta Himikoren benetako identitatearen inguruan.

Himiko
erregina

- Toyo (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaYamatai (en) Itzuli, ezezaguna
HerrialdeaYamatai
HeriotzaJaponia, 247 ( urte)
Jarduerak
Jarduerakmonarka eta xamana
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaKidō (en) Itzuli

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Brownlee, John S.. (2011-11-01). Japanese Historians and the National Myths, 1600-1945: The Age of the Gods and Emperor Jinmu. UBC Press ISBN 978-0-7748-4254-9. (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.