Greziar mitologian, Hilas (grezieraz Ύλας), driopeen errege zen Tiodamanteren semea zen. Heraklesek, guduan, bere aita hil zuenean, Hilasi barkatu zion eta ezkutari bezala hartu zuen, gerlariaren arteak erakutsi zizkion, eta, azkenik, elkar maiteminduz amaitu zuten. Heraklesek, berarekin eraman zuen Hilas Argo itsasontzian, argonautetako bat bihurtuz.

Hilas
Waterhouse Hylas and the Nymphs Manchester Art Gallery 1896.15.jpg
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaTheiodamas (en) Itzuli
AmaMenodice (en) Itzuli

Heraren erabakiz, Hilas, Pegeako iturriko lamiak bahitu zuen, Misian, eta aztarnarik utzi gabe aldegin zuen (Apolonio Rodaskoa). Heraklesi bihotza hautsi zitzaion. Polifemo argonautarekin batera, denbora luzez bila ibili zen. Argo ontzia, eurak gabe abiatu zen, eta, beraz, ez zuten gainontzeko bidaian parte hartu. Ez zuten Hilas sekula aurkitu, hau, lamietaz maitemindu baitzen, eta haiekin geratu zen euren boterea eta euren maitasuna banatzeko (Gaio Valerio Flako, Argonautika).

Kanpo estekakAldatu