Ahosabai-hezur

Hezur palatino» orritik birbideratua)

Ahosabai-hezurra edo hezur palatinoa goiko masailezurren atzean eta tartean, eta pterigoide apofisien aurrean kokatua dagoen hezur bikoitia da. Bi zati edo segmentuz osaturiko hezurra da (bertikala bata eta horizontala bestea, angelu zuzenean lotuak).[1] Hitz egiterakoan hezur honek erresonantzia-kaxa moduan lan egiten du.

Ahosabai-hezur
Palatine bone.png
Xehetasunak
Honen parteBurezurra
Konponenteakperpendicular plate of palatine bone (en) Itzuli
horizontal plate of palatine bone (en) Itzuli
ArtikulazioaEsfenoide hezurra
masailezurra
bomerra
Etmoide hezurra
beheko kornetea
Identifikadoreak
Latinezos palatinum
TAA02.1.13.001
FMA52746
Terminologia anatomikoa

Xafla horizontalaAldatu

Ahosabaiko aurpegi bat eta sudurreko aurpegi bat ditu.

  • Beste aldeko xafla horizontalarekin batzerakoan ahosabai gogorraren atzeko aldea osatzen du
  • Sudur aurpegian sudur-barrunbearen zoruaren atzealdea osatzen du.

Xaflaren aurrealdea, masailezurraren ahosabai-irtengunearekin lotuta dago zeharkako ahosabai-josturaren bidez. Xafla horizontalaren atzeladea berriz libre dago.

Bi xafla horizontalen elkargunean atzealderantz irtengune bat ageri da, atzeko sudur-eztena izenekoa.

Xafla bertikalaAldatu

Gorantz proiektatzen da eta bi aurpegi ditu: erdialdekoa eta masailezur aldekoa.

  • Erdialdekoak sudur barrunbearen alboko hormaren atzeko zatia osatzen du. Bertan daude maskor-gangarra eta etmoide-gangarra.
  • Masailezur aldekoa masailezurrari erasten zaio. Pterigoide-ahosabaietako hobiaren osaketan parte hartzen du. Aurpegi honetan ildo bat dago, ahosabai-ildo nagusia, masailezurreko ahosabai-ildo nagusiarekin batera ahosabai-kanal nagusia osatuko duena; bertatik, ahosabai-nerbio nagusia eta beheranzko ahosabai arteria pasatuko dira.

Xafla zutaren goiko aldean betzuloko irtengunea (aurrealdean) eta esfenoide-irtengunea (atzealdean) ateratzen dira. Biak banatzen esfenoide-ahosabaietako muxarradura dago. Betzuloko irtenguneak betzuloaren zoruaren atzeko zatiaren osaketan hartzen du parte. Esfenoide-ahosabaietako muxarradura sudur-barrunbearen alboko hormaren atzeko eta goiko mugan dago.

ArtikulazioakAldatu

6 hezurrekin artikulatzen da

  1. Beste aldeko ahosabai hezurra
  2. Masailezurra
  3. Esfenoidesa
  4. Etmoidesa
  5. Vomer hezurra
  6. Beheko sudur-maskorra
  • Muskulu insertzioakAldatu

    Xafla horizontala

    • Muskulu palatoestafilinoa
    • Muskulu faringoestafilinoa
    • Kanpoko muskulu periestafilinoa

    Xafla bertikala

    • Eztarriaren goiko gihar hertsatzailea
    • Erdialdeko muskulu pterigoideoa
    • Alboko muskulu pterigoideoa

    PatologiaAldatu

    Torus palatinoa: Oso astiro garatzen den hiperostosia da, ahosabaiaren erdiko lerroan; gaztaroan garatu ohi da, eta normalean ez du tratamendu kirurgikorik behar, behin finkatuta, ez baita gehiago hazten. Kirurgikoki erauzi behar da, protesi bat jartzeko aukerarik ematen ez duenean edo hura estaltzen duen mukosak ultzerak sortzen dituenean.

    Fisura palatainoa: ahoaren sortzetiko deformazio ohikoena da, fetuaren garapenaren lehen hilabeteetan anomalia batek eragiten duena. Ahosabaiaren garapen osatugabea da, sudur-barrunberaino ere zabal daitekeena. Ahoaren eta sudurraren arteko tarte ireki horrek ahosabaiaren bi aldeetan izan dezake eragina, eta, kasu larriagoetan, eztarriraino heda daiteke.

    ErreferentziakAldatu

    1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [1997]

    BibliografiaAldatu

    • Capuzzi P, Stea S. Il toro palatino. Eziopatogenesi e clinica [Palatine torus. Clinical picture and etiopathology]. Dent Cadmos. 1990 Jan 31;58(1):60-4. Italian. PMID: 2394281.
    • Shkoukani MA, Lawrence LA, Liebertz DJ, Svider PF. Cleft palate: a clinical review. Birth Defects Res C Embryo Today. 2014 Dec;102(4):333-42. doi: 10.1002/bdrc.21083. Epub 2014 Dec 10. PMID: 25504820.

    Kanpo estekakAldatu