Herrimin
sorterritik urrun egoteak eragiten duen goibeltasuna
Herrimina norbait bere jaioterritik kanpo dagoenean bere herriaz gogoratzerakoan sentitzen duen goibeltasuna da[1].

Baliokideak
aldatuMorriña edo morrinha galaiko-portugesezko hitza da eta tristura esan nahi du. Batzuen ustez morrinha hitza latinezko "mori" hitzetik dator, hau da, "hil" hitzetik. Baina heriotzak ez du zerikusirik morriñak berak adierazi nahi duen sentimenduarekin. Beste batzuen ustez hitzaren jatorrian "morro" (mutur) hitza dator, eta "tristura" baino ez du esan nahi.