Heraklidak

Heraklida» orritik birbideratua)

Heraklidak Heraklesen hirurogeita hamar seme-alabak dira, eta, oro har, heroi haren ondorengoak. Doriarren buruzagiak Hiloren (Heraklesen eta Deianiraren semea) ondorengoak omen zirela eta, Peloponesoren konkista Herakliden itzulera deitu izan zen (Euristeok Heraklesi Argolida kendu baitzion bere garaian). Antzinateko leinu askok heraklidatzat zuten beren burua: Mazedoniako erregeak, Lidiakoak, Sirakusako tiranoak, Erromako tarkiniarrak, eta abarrek.

Herakles, besoetan heraklidetako bat (Telefo) duela.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu