Henrike I.a Borboi-Condékoa

Henrike I.a Borboikoa (La Ferté-sous-Jouarre 1552ko abenduaren 29a - Saint-Jean-d'Angély, 1588ko martxoaren 5a), Condéko II. printzea, protestanteen liderretako bat izan zen Frantziako erlijio gerretan.

Henrike I.a Borboi-Condékoa

Bizitza
JaiotzaLa Ferté-sous-Jouarre1552ko abenduaren 29a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaSaint-Jean-d'Angély1588ko martxoaren 5a (35 urte)
Familia
AitaLuis I.a Borboi-Condékoa
AmaEléanore de Roye
Ezkontidea(k)Marie of Cleves (en) Itzuli
Charlotte Catherine de La Trémoille (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaBorboi leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantses ertaina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Graduajeneral
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaProtestantismoa

Bizitza aldatu

Luis I.a Borboi-Condékoa, Condéko lehen printzearen semea, Henrike, Nafarroako erregearen lehengusua zen (Henrike IV.a Frantziakoa izango zena), eta honen ondoan borrokatu zuen. Maria Clevesekoarekin ezkondu zen 1572an, Blandyn, bere lehengusua, Margarita Frantziakoarekin ezkondu baino aste batzuk lehenago. San Bartolomeko sarraskia gertatu zenean, Parisen zegoenez, Henrike, bere erlijioari uko egitera behartu zuten.

Gortetik ihes egin ondoren, protestanteen armadaren buru jarri zen laugarren, bosgarren eta seigarren erlijio gerretan. Nafarroako erregea baino sartuago kontu erlijiosoetan, Condé, protestanteen benetako lider bezala agertzen da, bere lehengusuarekin arazoak sortzen dizkiona. Pikardiako gobernaria, Condéko printzea ez zen eskualde horretako katolikoen aldetik estimatua, oposizioz, liga propioak eratzen dituztenak.

Bere bigarren ezkontzan, Charlotte de La Trémoillekin ezkondua, 1588an hil zen, bere emaztearen maitale baten esku. Bere oinordekoa, bere seme Henrike II.a Borboi-Condékoa edo Henrike Borboi eta La Trémoillekoa izan zen.

Kanpo estekak aldatu


Aurrekoa
Luis I.a Borboi-Condékoa
Condéko printzea
1569-1588
Ondorengoa
Henrike II.a Borboi-Condékoa