Helvella fusca Helvella generoko onddo espezie bat da.

Helvella fusca
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaHelvellaceae
GeneroaHelvella
Espeziea Helvella fusca
Gillet, 1879

Bere generoko espezie guztiak gordinik toxikoak direnez, kontsumitu aurretik egosi egin behar dira, espezie honen eskasia dela eta, ez da normalean biltzen. Ez da erraza identifikatzeko.

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 6 cm arteko altuera, zaldiz ibiltzeko aulki baten itxura du, bi edo hiru lobulu itsatsita ditu, puztuak, zimurtsuak, lehoi kolorekoak edo arre-okre kolorekoak. Behealdea tonu zuri-krema koloreekin eta zain-sareekin, zurixkak eta puztuak.

Hanka: 3 - 6 x 0,6 - 2 cm-koa, luzetarako ildoz josita dago. Formari dagokionez, haren antzekoak dira: Helvella lakunosa, Helvella crispa eta Helvella sulcata. Zuri zikin kolorekoa edo hurraren kolore zurbilekoa.

Haragia: Mehea eta hauskorra.[1]

Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har, belar usaintsua. Fusca epitetoa bere koloreagatik da.

Jangarritasuna aldatu

Helvella guztiak bezala, egosi ondoren jan daiteke. Gordinik toxikoa da.[2]

Nahasketa arriskua aldatu

Hurbileko espezien artean daude: Helvella leucopus delakoa, oin leunekoa eta zuria, eta kapela beltzekoa. Helvella lacunosa espeziea, kapela beltzekoa eta oin zuri-grisaxka, eta luzetara ildaskatua. Helvella sulcata, aurrekoaren antzekoa, baina beltzagoa. Helvella crispa handiagoa da, oin zurikoa eta kapela argiagokoa, batzuetan zuri-krema kolorekoa.

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberriko espeziea, makalen eta burzuntzen (Populus) ondoan, zuhaitzen oinean eta baita belardietan ere.[3]

Banaketa eremua aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 730 or. ISBN 84-404-0530-8..
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 545 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya,, 475 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak aldatu