Hejirako eguzki egutegia

Hejirako eguzki egutegia (persieraz: گاه‌شماری هجری خورشیدی‎‎, paxtuneraz: لمريز لېږدیز کلیز‎‎), batzuetan Hejirako Shamsi egutegia ere deitua eta SH gisa laburtua, Irango eta Afganistango egutegi ofiziala da. Irango Ordu Estandarrarekin kalkulatzen da (52,5ºE eta GMT+3,5), ekinokzioa aintzat hartuta. Urte hasiera erabat zehatz adierazten du astronomiaren aldetik, egutegi gregorianoak ez bezala.

Hamabi hilabete ditu, bakoitza zodiakoko zeinu bati lotua. Lehenengo sei hilabeteek 31 egun dituzte; hurrengo bostek, 30 egun; eta azkenak urte normaletan 29 egun, eta bisurteetan 30. Urte Berria beti martxoko ekinokzioan da.

Kanpo estekak aldatu