Zerumugari begira Nafarroako Iruñea hiriburua eta Burlata udalerriaren lursailetan dagoen eskultura erraldoi bat da.

Hegaldia (eskultura)
Jatorria
Sorrera-urtea2008
Ezaugarriak
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°50′N 1°37′W / 42.83°N 1.62°W / 42.83; -1.62
Map

Kokalekua aldatu

Ezkabako tunelen alboko biribilgunearen alboan dago, Iruñeko iparraldeko saihesbidean, hain zuzen ere, Iruñea eta Burlataren arteko mugan.

Monumentua aldatu

2008an Marijose Recalde nafar eskultoreak egin zuen eta azaroaren 27an gaur egun dagoen lekuan paratu zen[1].

Eskutik heldurik doazen haur bat eta heldu bat irudikatzen ditu, helduak paperezko hegazkin bat jaurtitzera doa eta haurrak helduari begiratzen dioen bitartean hatzarekin zerura seinalatzen du.

Barne egitura burdinezko T bikoitzeko hagez eta uztaiez egina dago, eta kanpoaldea burdin galvanizatuzko xaflez estalia. Denera 14 metro garaira du eta 7.300 kiloko pisua[1].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu