Haurren aldalekua haurrei pixoihala aldatzeko diseinaturiko plataforma txiki eta garai bat da.

Ohiko aldaleku bat.
Haurren aldaleku publiko bat.

Ezaugarriak aldatu

Betiko aldalekua poliuretano bloke batez egina dago. Blokea plastikoz bilduta dago eta, ondorioz, garbitzeko erraza da. Guraizak itxura duen euskarri baten gainean koka daiteke eta, azpian, azpil bat izaten du non gauzak jar daitezke. Baita eskuoihala zintzilikatzeko euskarria eta alboetako poltikoak izan ditzake. Batzutan ere bainuontzi txiki eduki dezake; kasu horietan, bainuontzi estaltzeko tapaki bat izaten du.

Dena dela, aldaleku mota asko daude. Batzuk eramangarriak dira, oso sinpleak, maleta forma batean tolegarriak. Beste batzuk sofistikatuagoak dira, goian aipatu dugun bezalakoak.

Osakidetzaren arabera, aldaleku egokia ezaugarri hauek izan behar ditu: "Mahai edo aldaleku egonkor bat erabili. Umea aldalekuan jarri baino lehen, umea garbitzeko behar den guztia eskura jarri. Aldalekua nahikoa zabal izango da umeak bere gain bira eginez gero, erortzeko arriskurik egon ez dadin"[1]

Erreferentziak aldatu

  1. .

Kanpo estekak aldatu