Hasperena, hasperentzea edo hasperenketa zenbait hots ahoskatzean entzun daitekeen haize kolpea da.[1]

Euskaraz hasperena fonema bat da, oraindik ere, ekialdean. Gainera, ekialdeko euskalki batzuetan kontsonante hasperendunak entzun daitezke.

Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan (AFI) hasperena adierazteko ikur diakritikoa "h", [ʰ] superindizea da. Hasperendu gabeko kontsonanteak normalean ez dira esplizituki halakotzat markatzen, nahiz eta diakritiko berezi bat egon, [⁼] diakritikoaren bidez esplizituki adierazi nahi denean.

Hainbat hizkuntzatan, txineran adibidez, aurkakotasun fonologikoa dago hasperendutako eta hasperendu gabeko herskarien artean, herskari gorren eta ozenen arteko aurkakotasuna egon beharrean, hizkuntza erromantzeetan gertatzen den bezala; hizkuntza batzuetan, sanskritoan, esaterako, Indiako hizkuntza klasikoan, bi aurkakotasun motak ematen dira aldi berean.

Euskaraz

aldatu
 
Non ahoskatzen den hasperena eta non bihurtu den mutu, 3 isoglosa.

Ikerlarien ustez akitanieraz hasperena egingo zen.

1025. urtean datatuta dagoen Donemiliagako goldean ere, h letraren erabilerak Arabako Erdi Aroko euskalkian hasperena egingo zela pentsatzeko arrazoiak ematen ditu.

Garai batean, agian euskalki guztietan hasperena egiten bazen ere, gaur egun hasperena ekialdean bakarrik egiten da. Hedatuago dago bokal aurrean edo bokalen artean, kontsonante hasperendunetan baino.

Erreferentziak

aldatu
  1. «hasperen». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-01-26.)

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.