Hartz (musika taldea)

Hartz, Azkoitian 2016an sortutako rock musika taldea da.

Hartz
Datuak
JatorriaAzkoitia (Gipuzkoa)
Musika motarock
Urteak2016 -
Taldekideak
Beñat Rodriguez
Jorge Fernandez
Sidi El Bouanani
Lehengo taldekideak
Intza Arakistain
Asier Etxeberria
Julen Hidalgo
Jon Barkin

Taldea aldatu

Hartz taldea Beñat eta Intzak sortu zuten. Kanta batzuk eginak zituztenean Axi entseguetan baxua jotzen hasi zen eta taldean sartu zen. 2016an Azkoitiko Matadeixen grabatu zuten taldearen aurreneko maketa.[1]

2018an bigarren diska atera zuten, Iraungitze datei. Beñatek jarraitzen du hasierako hirukotetik eta oraingoan Julen Hidalgo eta Jon Barkin izan zituen taldekide. Azkoitiko Matadeixen grabatu zuten. Aurkezpen giraren ostean Hidalgok taldea utzi eta Jorge Fernandez sartzen da baterian.

2019an Mungiako Abadetxe estudioan grabaturiko Gaueko diskoa plazaratu zuten.

2022an, Jon Barkinek taldea utzi eta Sidi El Bouananik hartu zuen bere tokia.

Hasierako taldekideak aldatu

  • Beñat Rodriguez (ahotsa eta gitarra)
  • Intza Arakistain (bateria)
  • Asier Etxeberria (baxua)

Diskografia aldatu

  • Hartz (2016, autoekoizpena)[2] - 5 kantutako maketa
  • Iraungitze Datei (2018, autoekoizpena)[3][4]
  • Gaueko (2019, autoekoizpena)[5]

Erreferentziak aldatu

  1. «Hartz: "Musikan euskarari egiten zaion zapalkuntza ikusita, beharrezkoa da kantak euskaraz sortzea"» Maxixatzen.eus 2016-12-16.
  2. Hartz. (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
  3. Dueso, naizplus blogak, Eneritz. (2018-01-22). Bigarren diskotik 'Mundu zoro honetan' aurreratu du Hartz taldeak. (Noiz kontsultatua: 2018-01-26).
  4. Iraungitze datei. (Noiz kontsultatua: 2018-02-15).
  5. «Gaueko» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).

Kanpo estekak aldatu