Harea bituminoso

Petrolio gordinaren moduko hidrokarburo astunen nahasteaz inpregnaturiko arroka sedimentarioa. Hidrokarburo astunen proportzioa handia izaten da, eta likatasun handia dute; beraz, betunaren antzeko ezaugarriak dituzte.

Harea bituminosoak edo mundrun hareak petrolio ez-konbentzionaleko biltegi mota bat dira. Ez-konbentzionaltzat hartzen dira, betiko petrolio iturri konbentzionaletatik (putzu tradizionalen bidez ustiatutakoetatik) bereizteko. Harea bituminosoak aire zabaleko meategien bidez ustiatzen dira.

Kaliforniako hareharri bituminoso bat

Biltegien oinarria harea askea edo partzialki sendotutako harearria da, bitarteetan hareaz, buztinez eta urez osatutako nahastea duena eta petrolioaren forma oso trinko eta likatsuarekin (teknikoki bitumen izenarekin ezagutzen dena) ase dagoena. Bitumen biltegi naturalak hainbat herrialdetan aurkitu dira, baina batez ere Kanadan daude kantitate handietan. Beste erreserba handi batzuk Kazakhstangoak eta Errusiakoak dira.

Duela gutxi arte petrolio mota hau ez da kontuan hartu munduko petrolio erreserbak zenbatzerakoan, ez baita errentagarria prezioak baxuak direnean. Teknologia berriek eta petrolioaren prezioaren igoerak errentagarri bihurtu ditu zenbait kasutan.

Kanpo estekak aldatu