Hard Target

Hard Target (euskaraz Jomuga Gogorra) 1993ko John Woo hongkondar zinema zuzendariaren ekintza film bat da. Jean-Claude Van Damme, Lance Henriksen, Arnold Vosloo, Yancy Butler eta Wilford Brimley aktoreek antzeztu zuten.

Hard Target
Jatorria
Argitaratze-data1993
Jatorrizko izenburuaHard Target
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaekintza-filma, thrillerra eta martial arts film (en) Itzuli
Iraupena95 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)John Woo
Gidoigilea(k)Chuck Pfarrer
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaJames Jacks
Sean Daniel
Sam Raimi


Konpainia ekoizleaRenaissance Pictures (en) Itzuli
[[Kategoria:Renaissance Pictures (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaBob Murawski (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaGraeme Revell
Argazki-zuzendariaRussell Carpenter
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew Orleans
Argumentu nagusiaMendekua

universalstudiosentertainment.com…
IMDB: tt0107076 Filmaffinity: 259737 Allocine: 33250 Rottentomatoes: m/hard_target Mojo: hardtarget Allmovie: v21539 TCM: 77381 Metacritic: movie/hard-target TV.com: movies/hard-target Netlix: 572762Edit the value on Wikidata

1932ko The Most Dangerous Game filmaren berregokitzapena da, eta era berean, film hura Richard Conell idazlearen 1923ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua zegoen.

John Wooren Hollywoodeko estreineko filma izan zen.

Hasiera batean protagonistaren papera Kurt Russell aktoreak eskeini zitzaion, baina jada Tombstone filma antzezten ari zenez, Van Dammek papera eskuratu zuen.

2016an Hard Target 2 izeneko jarraipena estreinatu zen.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

New Orleans. Fouchon eta Van Cleaf (Lance Henriksen eta Arnold Vosloo) gupidagabeek hiria beren ehizaleku partikularra bilakatu dute, bertan beren hiltzaileek gerra beteranoak animaliak bailiran bezala ehizatzen dituzten txapelketa ankerrak antolatzen dituzte, aurrez beteranoei jokoan parte hartu dezaten bizirik ateraz gero 10.000 dolar emango dizkietela hitzematen diete. Halere, joko odoltsu honetan parte hartzen duen zorigaiztokoa beterano oro diru saririk kobratu gabe hiltzen da. Baina egun batez Chance Boudreauxek (Jean Claude Van Damme) jokoan parte hartzea erabakitzen duenean gauzak aldatu egingo dira... Chance ez da heroi zintzo eta onbera, merkatal marinelen sindikatuarekin duen zorra kitatzeko behar dituen 217 dolarrak kobratu asmo duen cajun bakartia baizik, gainera aurrez jokoan parte hartu eta hil duten bere lagun Elijah Roper (Willie C. Carpenter) beterano etxegabea ere mendekatu nahi du.

AktoreakAldatu

Kanpo estekakAldatu