Haragiaren mitina

Haragiaren greba» orritik birbideratua)

Haragiaren greba edo mitina, baita ere Aste gorria, Txilen 1905eko urrian egin ziren protesta batzuk izan ziren, Argentinatik eramaten zen haragiaren gaineko zergen igoeragatik. Greba errepresio gogor batekin amaitu zen.[1]

Haragiaren mitina
Irudia
Motaprotesta
Data1905eko urria
HerrialdeaTxile
KirolaSantiago
Manifestazioan hildako bat.

Gertakariak

aldatu

1905eko urriaren 22an, Gobernuak haragiari jarritako zerga berrien aurkako manifestazio jendetsuaren aurka tiro egin zuen Txileko armadak eta poliziak eta 250 lagun hil zituen. Egun hartan milaka langile batu ziren manifestaziora, esanez zerga hori soilik produktore handiek diru gehiago irabazteko planteatua zela eta amaieran presidenteari beren eskaerak helaraztera joan ziren, bidean zenbait txikizio eginez. Polizia gainditu egin zuen egoerak, eta hala, Germán Riesco presidenteak urgentziaz neurriak eskatu eta Roberto Silva Renard jeneralaren aginduetara, manifestazioa zapaldu eta sarraskia egin zuten.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu