Hannover 96 (izen osoa Hannoverscher Sportverein von 1896) Alemaniako futbol taldea da, Hannover hirikoa, 1896an sortu eta bi liga eta kopa bat irabazi dituena.

Hannover 96
Ezizena(k)Die Roten (Gorriak)
Sorrera1896
Futbol zelaiaAWD-Arena
edukiera: 49.000 lagun
inaugurazioa: 1954
PresidenteaAlemania Martin Kind
EntrenatzaileaAlemania Thomas Doll
LigaBundesliga
2021-2211.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

Hannover 96 1896an sortu zen Hannoverscher Fußball-Club 1896 izenarekin. Hasiera batean atletismoan eta errugbian aritu zen baina 1899an futbola hartu zuen bere baitan. Hasierako urte haietan hiriko beste bi klubekin (Germania 1902 Hannover-ekin 1902an eta Ballverein 1898 Hannovera-ekin 1913an) bat egin zuten gaur egungo taldea sortzeko.

Lehenengo garaipen handia 1938an lortu zuten, Alemaniako txapelketa irabaziz garai hartan dominatzaile argia zen FC Schalke 04 finalean gainditzean. Partidan hirunako emaitza lortu zuten eta desberdintzeko partidan 4-3 irabazi zuen Hannover 96-k.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren taldeak garai zailak bizi izan zituen baina berriz aurrera egin eta 1954ean bigarren liga eskuratu zuten, aurreko urteko txapeldunak izandako Kaiserslautern 5 eta 1 gaindituz. Urte hortan bertan Suitzako Munduko Txapelketa irabazi zuen Alemaniako selekzioan Hannoverreko hainbat jokalari aritu ziren. Ordutik aurrera ordea bigarren mailan gehiago aritu izan dira lehenengo mailan baino.

1992an orain arteko Alemaniako Kopa bakarra eskuratu zuen Bundesligako hainbat talde kanporatu ondoren. Bigarren mailan zebilen lehenengo taldea izan zen Kopa irabazten zuena. 1996 eta 1998 artean eskualde mailako ligan aritu zen, inoiz izan den baxuen, baina 2002an berriro Bundesligako lehen mailara igotzea lortu zuen. 2010-11 denboraldian 4. postuan amaitzea lortu zuen. Hurrengo denboraldietan apalago ibili zen eta 2016an maila galdu zuen, dena dela 2017an berriro itzuli da goren mailara.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019

Palmaresa aldatu

Kanpo estekak aldatu