Hannibal Rising
Hannibal Rising (euskaraz Hannibalen Hazketa) 2007ko Peter Webber britainiar zinema zuzendariaren suspensezko thriller filma bat da. Thomas Harris idazle eta gidoigilearen Hannibal Rising eleberrian oinarritua dago. Gaspard Ulliel, Gong Li, Rhys Ifans eta Dominic West aktoreek antzeztu zuten.
Aurretik filmatutako The Silence of the Lambs (1991), Hannibal (2001) eta Red Dragon (2002) filmeen aurrekaria da, honetan Hannibal Lecter doktorearen haurtzaroa, gaztaroa eta izenburuak ongir adierazten duen gisa hazketa kontatzen baitira, bere izaera eta jokamolde hiltzaile eta haragijalearen inguruko azalpen ugari ere ematen direlarik. Filma honetan Lecterren pertsonaia Gaspard Ulliel frantziar aktore gazteak antzeztu zuen, 1986ko Manhunter filmean Brian Cox eskoziarrak eta gainontzeko hiru filmetan Anthony Hopkins galestar aktoreak antzeztu zuten bitartean.
ArgumentuaAldatu
Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran, Lituania. Lecter familia aita, ama eta seme eta alaba txikiak osatzen dute: Hannibal eta Misha. Zoritxarrez gerrak ordura arte alai bizi zen familia bete-betean joko du eta Hannibal mutikoa gerraren izugarrikerien lekuko izango da: bere gurasoen hilketa eta arreba nola jatean duten tarteko, izugarrikeri horiek bere izaera betiko aldatuko dute, bere bizitzan osoan izango den serieko hiltzailearen sorrera izango delarik.
AktoreakAldatu
- Gaspard Ulliel: Hannibal Lecter nerabe edo gaztea
- Aaran Thomas: Hannibal Lecter haurra
- Gong Li: Murasaki andrea, Hannibalen izeba alarguna
- Dominic West: Pascal Popil inspektorea
- Rhys Ifans: Vladis Grutas
- Helena-Lia Tachovska: Mischa Lecter, Hannibalen arreba
- Kevin McKidd: Petras Kolnas
- Richard Brake: Enrikas Dortlich
- Stephen Martin Walters: Zigmas Milko
- Ivan Marevich: Bronys Grentz
- Charles Maquignon: Paul Momund
- Ingeborga Dapkūnaitė: Lecter andereñoa
- Beata Ben Ammar: Kolnas andrea
- Pavel Bezdek: Dieter
- Goran Kostic: Pot Watcher
- Robbie Kay: Robert Kay, Kolnasen semea
Kanpo estekakAldatu
- Hannibal Rising filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)
- Hannibal Rising filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)