Haltera

ariketa fisikoaren bidez besoen giharrak indartzeko erabiltzen diren eskuko pisuak
Artikulu hau eskuko pisuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Haltera (argipena)».

Haltera, eskuko pisua edo hegoaldean mankuerna, pisu librean eskuekin eutsi eta besoen indarraz altxatzen diren kirol ekipamendu mota bat da, pisu altxatze entrenamenduan erabiltzen den ekipamendu pieza. Bakarka edo binaka erabil daiteke, esku bakoitzean.

Pare bat kg pisu dituen haltera pare bat.

HistoriaAldatu

 
Pisuak ( halterak ) joko atletikoetan erabiltzen ziren antzinako Grezian, Museo Arkeologiko Nazionalean, Atenasen .
 
Erromatar mosaiko honen gainean pisuak altxatzen ari da emakume bat,K.a. 286-305 urteen inguruan.
 
Bi motatako halterak: pisu finkoko bat eta erregulagarri den beste bat.

Halteren aitzindariak agian antzinako Grezian altzatzen ziren pisuak izan ziren. Baina lehenago ere dokumentatu dira haltera moduko batzuk Indian duela mila bat urte baino gehiago. Indiako leku horrek ingelesen ikuspegitik klub baten itxurakoa zen eta Indiako kluba deitu zioten. Antzoneko garaietan ere, normalean, halterak binaka erabiltzen zituzten, borrokalariek, kulturistek, kirol jokalariek eta besteek indarra handiagoa lortzeko eta giharren tamaina handitzeko.

MotakAldatu

 
Hautatze halterak
 
Pisu finkoko halterak, multzo oso bat. Normalean gimnasioetan tamainaren arabera sailkatu ohi dira.

XVII. mendearen hasieran, halteraren forma ohikoa, helduleku bati lotuta zeuden bi pisu berdinak izaten ziren. Gaur egun hiru haltera mota nagusi daude:

  • Erregulagarriak barra metaliko batez osatuta daude, altzairuzkoa gehienetan, eta barrari lotuta, neurri bereko bi pisu. Barraren erdiko atala erliebe gurutzatuarekin grabatuta egon ohi da, atxikimendua hobetzeko. Neurri bereko bi pisu-plakak halteraren kanpoko zatietan irristatu eta klipekin edo torloju antzeko zerbaitekin babesten dira. Barrara lotzen diren pisuak, garai batean metal astunekoak izaten ziren, edo porlanezkoak... Gaur egun kanpoko aldea gomazkoa izaten dute askotan.
  • Pisu finkoko halterak, barra bati neurri bereko bi pisu lotuta, finkatuta. Barietate merkeak burdinurtuz osatuta egoten dira. Batzuetan gomazko edo neoprenoz estaliak egoten dira, lurrean edo apalategian uzterakoan kolpea bigunagoa izateko, erosotasunerako. Bertsio merkeagoetan hormigoiz betetako plastiko zurruna diten neurri bereko bi pisu barrari lotu egiten dira.
  • "Hautatze" halterak. Haltera erregulagarriak dira, plaka kopurua (hau da, pisuak) bereziki erraz aldatzeko sortuak.

Haltera izendunakAldatu

  • Thomas Inch haltera, "172" bezala ere ezaguna (2.38 hazbeteko, (60 milimetroko) heldulekua, 172 libra pisatzen ditu.
  • Milurteko haltera (2.38 hazbetelp heldulekua eta 228 libra pisatzen ditu.
  • Zirkuko halterak: zirkuko ekintza ibiltarietan historikoki erabilita. Haltera hauek muturreko neurriak eta helduleku zabalagoak zituzten, eta pisu normalak bezala, pisu eta tamaina desberdinetakoak ziren.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpoko estekakAldatu