Hackney zaldia Britainia Handian garatu zen zaldi arraza ezaguna da. Azken hamarkadetan, Hackney zaldiaren hazkuntza zalgurdiak gidatzeko aproposak diren zaldiak ekoizteko bideratu da. Urrats handiko zaldi arraza dotorea da, arneseko ekitaldietan erakusteko ezaguna. Hackney zaldiek erresistentzia ona dute, eta denbora luzez abiadura handian trostan egiteko gai dira.

Hackney zaldi
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Egoera FAOren araberaarriskuan

Arrazaren historia aldatu

 
Hackey Road poneya

Hackney zaldi arraza Norfolken garatu zen XIV. mendean, Ingalaterrako erregeak trosta bikaina zuten zaldi indartsu baina erakargarriak eskatu zituenean helburu orokorreko zaldietarako erabiltzeko. Garai haietan, errepideak oinarrizkoak zirenez, Hackneya zen zaldiketako zaldi nagusia zaldiketa garraiobide arrunta zenean. Gerrarako zaldi gisa aproposagoak ziren trostako zaldiak paseatzaileak baino, beren pausoko ibilerarengatik. Ondorioz, 1542an, Henrike VIII.a erregeak bere mendeko aberatsei eskatu zien trostadun garaño kopuru zehatz bat uzteko ugaltzeko.

1729. urtean, Norfolk Trotter arrazako garaño batek (gaur egun desagertutzat ematen dena) eta Arabiar garaño batek Hackney zaldi modernoaren oinarrian lagundu zuten. Ondorioz, Norfolk Roadster-a, ezaguna zen bezala, osaera sendoko zaldia zen, eta nekazariek eta beste batzuek lan-zaldi gisa erabiltzen zuten. Gainera, iraupen oneko zaldi azkarra zen.

Beste zaldi ospetsu bat Original Shales garañoa izan zen, 1755ean East Anglian jaioa. Blaze garañoaren semea, zeina Flying Childers garaitu gabeko lasterketa-zaldi ospetsuaren seme eta Darley Arabianen (odolgarbiko oinarrizko arraza-fundazioko hiru zaldietako bat) biloba baitzen. Original Shalesek bi garaño sortu zituen —Scot Shales eta Driver—, eta biek eragin handia izan zuten Norfolk Trotter arrazan.

Messenger (GB) zaldia, 1780an jaiotako Sampsonen biloba, egungo American Standardbred arrazaren oinarrizko aita izan zen. Hambletonian 10 zaldiak, gutxienez, Messengerren hiru gurutzatze zituen bere pedigriaren hirugarren eta laugarren belaunaldietan (3x4x4). 1820ko hamarkadan, Norfolk Cob zaldiak 5 minutu eta 4 segundotan 2 milia egin zituela erregistratu zen, eta arraza horretako zaldi ospetsuenetako bat izan zen Nonpareil-ekin batera, 9 ordu 56 minutu eta 57 segundotan 100 milia egin zituena.

1820an, Bellfounder, Norfolk Trotter arrazako garañoa, ordubetean trostan eta gainean 14 harri zeramatzala 17 mila egiteko gai izan zena, Ameriketara esportatu zen, non Hambletonian 10en aita izan zen. Garai horretan, trosta-lasterketak zaldi-zelarekin lehiatzen ziren, ez arnesarekin. Geroago, errepideetan egindako hobekuntzekin, Hackney zaldia ere arnesarekin erabili zen, eta, orduan, meritu handiko zaldia izan zen zaldi gainerako zein gidarako.

 
Georgeus Hackney garoña

Robert eta Philip Ramsdale aita-semeak, Wroot's Pretender eta Phenomenon zaldiak Norfolketik Yorkshirera eraman zituzten, eta han Yorkshireko trosta-behorrekin nahasi eta hazi zituzten. 1800ko uztailean, Phenomenon Hackney arrazako behor ospetsuak 400 libera esterlinako apustu bat onartu zuen 56 minututan 17 milia trostan egiteko, eta 53 minututan egin zituen. 1832an, Phenomenonen behor-kume batek, 14 arrako Phenomenak, 17 mila egin zituen trostan 53 minututan bakarrik. XIX. mendean zehar, trenbidearen hedapenarekin, Norfolk arraza alde batera utzi zen; gero, Hackney Horse Society-k berreskuratu zuen. Norfolk eta Yorkshire Trotter zaldiak modu selektiboan hazi ziren estilo dotore eta abiadurarengatik, eta Hackney zaldi modernoan bihurtu ziren. Hackney zaldiaren ibilaldi distiratsuek desagertzetik salbatu zuten, eta ikuskizunen ringean erabiltzen hasi zen. Oraindik ere, arrakasta handia dute arnesean, eta gainean ibiltzeko oso zaldi politak sor ditzakete; asko jauzi lehieketetan eta zaldi-hezieran duten gaitasunarengatik dira ezagunak.

1883an, Norwich-en Hackney Horse Society sortu zen, eta elkartearen erregistro genealogia liburuak Hackney Liburu Genealogikoaren 1755eko erregistroak ditu.

Alexander Cassatt izan zen Hackney Poneya Estatu Batuetan sartzearen arduraduna. 1878an, 239 Stella eskuratu zituen Britainia Handian, eta Filadelfiara eraman zituen. 1891n, Cassatt-ek eta beste Hackney zale batzuek American Hackney Horse Society sortu zuten Lexingtonen (Kentucky) egoitza duena[1].

Hackneyak poneyetan zein zaldietan daude, eta poneyaren zein zaldien tamainak ezagutzen dituzten arraza bakarrenetako bat da. Hackney poneya XIX. mendearen amaieran garatu zen Hackney zaldiak hainbat poney arrazarekin nahasi zirenean ikuskizun mota oso zehatz bat sortzeko.

Arrazaren ezaugarriak aldatu

 
Hackney zaldi baten gidatzea lehiaketa batean.

Hackney zaldiaren altuera 147 cm eta 168 cm-ren artekoa da. Edozein kolore bakarrekoa izan daitezke, marroi-gorrixka, marroia, gaztaina eta beltza barne. Hackneyak, sarritan, marka zuriak izaten ditu, sabino genetikaren eraginez, askotan.

Hackneyak itxura oneko burua du, batzuetan sudurra apur bat ganbila duena. Haren begiak eta belarriak adierazkorrak dira, eta adi egoten direnak. Lepoa gandorra eta gihartsua du, eztarria eta baraila garbiarekin. Bularra, zabala eta ondo definitua; sorbalda indartsua, luzea eta leunki beheratua ditu. Hackneya bizkar luzera ertainekoa da, ipurmasail gihartsua eta atzeko hankak indartsuak. Haren saihetsak ondo kakotuak daude. Buztana, goian, ongi jarrita dago, eta, berez, goratua eramaten du. Hankek sendoak ditu, giltzadura zabal eta garbiekin, besaurre eta gaskin luze, irtezain sendo eta luzera ertaineko metatartsoarekin, apatx biribil eta nahiko tenteei lotuta daudenak.

Trostan, ikusgarritasuna erakusten dute, eta belaunen eta belaunburuen egite gehiegizkoa erakusten dute artikulazioen flexio oso ona dela eta. Haien egitea zuzena eta egiazkoa izan behar du, esekidura une desberdin batekin. Aurreko hanken belaunak zorrotz tolestuta igotzen dira, zeinak, aurrerantz ondo luzatuta, urratsarekin lurra estaltzen duten. Haren atzeko hankek ondo bultzatzen dituzte azpia, gehiegizko egite antzeko batean. Berezko sendotasunaz eta erresistentziaz gain, Hackney zaldia erritmo erraza eta ibilaldi indartsu eta elastikoa duen arraza bat dela frogatu da.

Hackneyak Australiara, Estatu Batuetara eta Herbehereetara esportatu izan dira.

2022ko apirilean, Rare Breeds Survival Trust-ek arraza arriskuan zegoela deklaratu zuen, Erresuma Batuan 31 eme ugaltzaile eta 12 ar besterik ez baitziren[2].

Portaera aldatu

Kementsua, bizia eta lanerako prest. Zaldi arraza honetan, deigarria dena trostan duen ibilaldia da. Zaldiak, pauso bakoitzaren artean, atsedentxo bat hartzen duela ematen du, alegia, apatxak ia ez dutela lurra ukitzen. Arrazaren trosta distiratsuari garrantzia handia ematen diotenez, arraza horrek ia ohiko ibilera galdu du. Horregatik, oso gutxitan erabiltzen da nazioarteko gidari txapelketetan.

Hobekuntza genetikoa aldatu

Hackney zaldia, gaur egun, desagertzeko arriskuan dagoen zaldi arraza da, izan ere, oztopo-karreraren mundua aldatu egin baita; eskakizun estandarrak aldatu egin dira, eta arraza horren eskaera murriztu egin da. Hautatzeko irizpideak abiadura, estiloa eta sendotasuna dira[3]

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

The Encyclopedia of Horses & Ponies, Tamsin Pickeral, Barnes & Noble Books-en eskutik.ISBN 0-7607-3457-7, or. 311.

Kanpo estekak aldatu