Hősök tere
Hősök tere (euskaraz Heroien plaza) Hungariako Budapest hiriburuan dagoen plaza bat da. Hiri honetako plaza edo enparantza handienetakoa da, bertan hiriko ikurretako bat den Zazpi Magiar Buruzagien eta beste hainbat buruzagi nazionalen omenezko estatua dago (Milurtekoaren monumentua delakoa), tartean baita Soldadu Ezezagunaren Hilobia ere. Plaza Andrássy etorbidearen amaieran dago, Városliget parkearen alboan.
Hősök tere | |
---|---|
Hősök tere | |
Budapest, including the Banks of the Danube, the Buda Castle Quarter and Andrássy Avenue | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Hungaria |
Hungariako herri | Budapest |
District of Budapest | Zugló |
Koordenatuak | 47°30′55″N 19°04′41″E / 47.5153°N 19.0781°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1896 |
Arkitektura | |
Plaza honetan Arte Ederren Museoa eta Műcsarnok arte-aretoa daude. Plaza 1896-1900 artean eraiki zen eta herrialde honetako historia garaikidean garrantzizko papera jokatu zuen, 1989an plaza honetan 1958an exekutatutako Imre Nagy hungariar politikariaren gorpua hilobiratzea burutu zen, ekitaldi horretara 250.000 lagun bertaratu zirelarik.
Budapesteko metroaren M1 linearen bidez bertatatu daiteke.
Iruditegia
aldatu-
Zazpi Magiar Buruzagien monumentuko irudiak, tartean Árpád printzearena.
-
Airetik gauez.